Ingurabideko pasealekua (Iruñea)
Kokapena | |
---|---|
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ingurabideko pasealekua Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharreko kale bat da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pasealeku honen ibilbidea Iruñeko harresian barna doa, ingurabidean hain zuzen.
Santo Domingoko aldapatik gora doazen harrizko eskaileretan hasi, Nafarroako Museoaren atzealdean eta Nafarroako errege-erreginen jauregiaren azpiko aparkalekuaren parean, eta harresian zehar Iruñeko harresietako igogailua, Fraide Karmeldar Oinutsen komentua eta O-ko Andre Maria plazaren albotik igaroz Ate berriaren gainetik igarotzen da, orduan Larraina parkean barneratu, eta betiere harresiaren izkinatik joanez, Erreginaren aldapa kalean amaitzen da.
Pasealekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun bertatik hiriaren iparraldeko auzoen, batez ere Arrotxapea auzoa, Iruñerriko iparraldeko udalerri eta herrien, eta urrutira Ezkaba mendia eta San Kristobal gotorlekuaren ikuspegi bikainaz goza daiteke.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iruñeko harresiak
- Nafarroako Museoa
- Fraide Karmeldar Oinutsen komentua
- O-ko Andre Maria plaza
- Agustinar Errekoletoen komentua
- Ate berria
- Larraina parkea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |