Inkontziente kolektibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
'Jakoben eskailera', William Blake.

Inkontziente kolektiboa[1] (alemanez: Kollektives Unbewusstes) Carl Gustav Jung suitzar psikiatrak proposaturiko terminoa da, espezie bereko kideek partekatzen duten adimen inkontzientearen egiturei aipamena egiten duena. Jungen esanetan, gizakion inkontziente kolektiboa senez eta arketipoz osaturik dago: ama, agure zentzuzkoa, itzala, dorrea, ura, biziaren zuhaitza eta beste hainbat ikur unibertsalez.[2]

Jungek inkontziente kolektiboak sen inkontzientea inguratzen duela uste zuen, freudiar inkontziente pertsonalak ez bezala. Bere ustez, inkontziente kolektiboak eragin handia du gizakion bizitzetan, bere ikurrak bizi eta esperientzien bidez esanahia zutenak. Psikologia analitikoaren praktika psikoterapeutikoak pazienteak inkontziente kolektiboarekiko duen harremana ikertzen du.

Lionel Corbett psikiatraren esanetan, egungo psikologia sakonean ez dute "inkontziente kolektibo" terminoa erabiltzen baizik eta garaikideak diren "psike autonomo" edo "psike objektibo".[3]

Bere kritikarien ustetan kontzeptu azientifiko eta fatalista da, edo (bere alde mitikoagatik) zientifikoki frogatzeko zaila.[4] Bere aldekoek, berriz, psikologia, neurozientzia eta antropologiaren aurkikuntzek kontzeptua berresten dutela diote.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2013]
  2. (Ingelesez)Doyle, D. John (2018) What does it mean to be human?: life, death, personhood and the transhumanist movement Cham, Suitza: Springer 173 or. ISBN 9783319949505 OCLC 1050448349.
  3. Corbett, Lionel (2012) Psyche and the Sacred: Spirituality beyond Religion Spring Journal Books 42 or. ISBN 978-1-882670-34-5.
  4. Introduction to Psychology, 5. edizioa.


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.