Marta Graham

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Marta Graham
Martha Graham 1948.jpg
Bizitza
Jaiotza Pittsburgh1894ko maiatzaren  11
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1991ko apirilaren  1a (96 urte)
Heriotza modua : pneumonia
Familia
Ezkontidea(k) Erick Hawkins Itzuli  (1948-09-04 -  1954)
Hezkuntza
Heziketa Santa Barbara High School Itzuli
Denishawn School of Dancing and Related Arts Itzuli
(1916 - 1923)
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) Ruth St. Denis Itzuli
Ikaslea(k) Yvonne Rainer Itzuli
Anne-Marie Reynaud Itzuli
Bessie Schonberg Itzuli
Jarduerak
Jarduerak ballet dantzaria, koreografoa, artista, musika-irakaslea, ballet masterra Itzuli, dantza, Koreografia eta jantzi-diseinatzailea
Enplegatzailea(k) New Yorkeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
IMDb nm0334208
marthagraham.org/
Marta Graham eta Bertram Ross (1961)

Marta Graham (Pittsburg, 1894ko maiatzaren 11 - New York, 1991ko apirilaren 1a) Ipar Ameriketako dantzari eta koreografoa zen. Amerikako Estatu Batuetako dantza modernoak eman duen artista nagusia eta XX. mendeko koreografo handienetakoa. 1910ean, eratu berria zen Denishawn School of Dancing and Related Arts delako eskolan hasi zituen bere ikasketak eta hantxe jarraitu zuen 1923 arte.

François Delsarte-k eragin handia izan zuen haren lanetan. Denishawn taldea utzi, eta 1926an hasi zen bere aldetik, eta Martha Graham Center of Contemporary Dance ezarri zuen. 1929an bere konpainia sortu eta metodo berri bat moldatu zuen. Lan barnekoiak egin zituen, gizakiaren barnealdea aztertzea eta erakustea helburu zutenak. Haren lanetako batzuk: Primitive Mysteries (1931), Frontier (1938), Appalachian Spring (1944), Clytemnestra (1958), Ecuatorial (1978), The Rite of Spring (1984).

Hainbat sari jaso zituen; besteak beste, Presidential Medal of Freedom (1976); Kennedy Center Honors delakoa (1979); eta National Medal of Arts (Arteen Domina Nazionala), 1985ean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]