Jon Jaunarena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ion Jaunarena» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Jaunarena
Izen osoa: Jon Jaunarena Etxekolonea
Jaiotza data: 1992ko martxoaren 2a (27 urte)
Jaioterria: Nafarroako Foru Erkidegoa Leitza (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: Atzelaria
Altuera: 1,87 m
Pisua: 83 kg
Debutatze data: 2010eko abenduaren 29a
Debutatze pilotalekua: Beotibar (Tolosa, Gipuzkoa)
Erretiratze data: 2019ko abuztuaren 13a
Erretiratze pilotalekua: Amazabal (Leitza, Nafarroa Garaia)

Jon Jaunarena Etxekolonea, pilota arloan Jaunarena izenaz ezaguna (Leitza, 1992ko martxoaren 2a) esku huskako pilotari profesional ohia da. 2010etik 2019raino aritu zen profesionaletan, Aspe enpresarekin: 2016 arte, aurrelari; eta orduz geroztik, atzelari. Amateurretan, 2009an Santo Cristo Torneoko txapelduna izan zen. Hurrengo urtearen hondarrean estreinatu zen profesionaletan, bere herrikide Abel Barriola lagun, 2010eko abenduaren 29an, 18 urte besterik ez zuela. Etorkizun oparoa ikusten zioten adituek, dohain handiak baitzituen, bereziki indarra eta bi eskuekin pilotari ederki ematea.[1][2] Emaitza onik lortzen ez zuela ikusita, 2016an atzelari jarri zuen enpresak. Hala ere, eskuko minak jota, atzelari lanetan ere oso ibilbide gorabeheratsua izan zuen, eta azkenean pilotari profesionala izateari uztea erabaki zuen Jaunarenak.[3]

2012an, urte bikaina eginda, bigarren mailako txapelketa nagusi guzti-guztiak irabazi zituen: binakakoa, buruz burukoa, eta lau eta erdikoa.[4] Beste inork ez du lortu urte berean bigarren mailako hiru titulu horiek irabaztea (lehen mailan, berriz, Retegi II.a eta Irujo izan dira lortu duten bakarrak).[5]

2018an, berriz jokatu zuen Bigarren Mailako Binakako Txapelketako finala, baina oraingoan atzelari izanik. Txapeldunorde bukatu zuen, Peio Etxeberria aurrelari debutatu berria lagun, Asier Agirre eta Diego Iturriaga aurkariekin 22-21 galduta.[6]

Profesionaletan aritutako bederatzi urte horretan, 335 partida jokatu zituen Ion Jaunarenak.[3]

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Profesionaletan
  • 2018: bigarren mailako binakako txapeldunordea, Peio Etxeberria aurrelaria lagun.
  • 2012:
    • bigarren mailako lau eta erdiko txapelduna.
    • bigarren mailako buruz buruko txapelduna.
    • bigarren mailako binakako txapelduna, Cecilio Valgañón atzelaria lagun.
Amateurretan
  • 2009:
    • Zaldibarko lau eta erdiko txapelduna.
    • Santo Cristo Torneoko txapelduna (Altsasu).
  • 2007: Elgetako lau eta erdiko txapelduna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aitor MARTÍNEZ: «Jon Jaunarena, la nueva perla», Deia, 2010-12-29.
  2. L. GUINEA: «DNI: Jon Jaunarena Etxekolonea», Diario de Navarra, 2010-12-27.
  3. a b (Gaztelaniaz)Vico, I. G. «Jaunarena deja la pelota profesional» Deia . Noiz kontsultatua: 2019-08-19.
  4. Imanol MAGRO: «Jon Jaunarenak irabazi du Bigarren Mailako lau t'erdikoa», Berria, 2012-12-08.
  5. Javier LEONÉ: «Jon Jaunarena: "Solo el que mi nombre aparezca mencionado junto al de Retegui e Irujo es un orgullo"», Noticias de Gipuzkoa, 2012-12-10.
  6. (Gaztelaniaz)Victoria de Lecea, Jokin (2018-04-01) «El camino del esfuerzo» Deia . Noiz kontsultatua: 2018-04-07.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]