Abel Barriola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Barriola
Abel Barriola 0001.jpg
Izen osoa: Abel Barriola Ezkurra
Jaiotza data: 1978ko maiatzaren 18a (39 urte)
Jaioterria: Leitza (Nafarroa Garaia)
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: atzelaria
Altuera: 1,85 m
Pisua: 88 kg
Debutatze data: 1998ko otsailaren 22a
Debutatze pilotalekua: Beotibar (Tolosa)
Erretiratze data: 2017ko maiatzaren 7a
Erretiratze pilotalekua: Atano III.a (Donostia)

Abel Barriola Ezkurra, pilota arloan Barriola deituraz ezaguna, (Leitza, Nafarroa Garaia, 1978ko maiatzaren 18a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari aritzen zen. Hastapenetan, 1998tik 2003raino, Asegarce enpresarekin zuen kontratua;[1] eta, 2003ko urtarriletik 2017ko maiatzean erretiratu zen arte, Asperekin. Esku huskako pilotarien artean, hiru txapelketa nagusiak (buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdikoa) irabazi dituzten bakanetakoa da. Izaeraz apala eta langilea, oso maitatua da hala pilotarien nola zaleen artean.[2]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Profesionaletan, estreinako partida 1998ko otsailaren 22an jokatu zuen, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Hurrengo urtean, bigarren mailako buruz buruzko txapeldunordea eta binakako txapelduna izan zen. Gorabehera handiko bi urteren ondoren, 2001ean lehen mailako bere lehen txapela jantzi zuen, lau eta erdiko txapelketa irabazita. Bere joko sasoi onarekin jarraituz, hurrengo urtean lortu zuen bere karrerako garaipenik garrantzitsuena, buruz buruko txapelketa nagusian. Urte hartan bertan, 2002an, Nafarroako lau eta erdiko txapela ere jantzi zuen. 2007an eta 2008an ere buruz buruzko txapelketaren finalera iritsi zen, baina batean Olaizola II.a eta bestean Bengoetxea VI.a nagusitu zitzaizkion.[3]

2011n, Binakako Txapelketa Nagusiko finala jokatzeko eskubidea lortu zuen, baina eskubide hori ukatu zioten enpresek. Xalarekin batera Abel Barriolak jokatu beharko zukeen final hura, baina enpresek Barriolari ez zioten astebeteko atzerapena eman, lesio batetik sendatzeko. Aurretik eta ondoren izan diren finalista lesionatuei, ordea, onartu diete halako atzerapena, eta Barriola horrela baztertu izanak haserre handia sortu zuen pilotazaleen artean.[4][5]

2014an, Binakako Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Juan Martinez de Irujo aurrelaria lagun.

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapeldun Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2002 Barriola Beloki 22-03 Atano III.a
2007 Olaizola II.a Barriola 22-10 Atano III.a
2008 Bengoetxea VI.a Barriola 22-11 Atano III.a

Binakako Txapelketa Nagusiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
2011 Olaizola II - Begino Xala - Beroitz(1) 22-14 Bizkaia
2014 Martínez de Irujo - Barriola Olaizola II.a - Aretxabaleta 22-13 Bizkaia

(1) Finalean Beroitzek Barriola ordezkatu zuen, azken hori min hartuta zegoelako eta enpresek atzerapenik onartu ez ziotelako (nahiz eta 1990az geroztik izan diren finalista lesionatu guztiei atzerapena onartu zaien).

Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
2001 Barriola Eugi 22-10 Ogeta
2002 Olaizola II.a Barriola 22-13 Ogeta
2004 Olaizola II.a Barriola 22-08 Ogeta
2006 Martínez de Irujo Barriola 22-21 Ogeta
2007 Titín III.a Barriola 22-15 Ogeta
2010 Martínez de Irujo Barriola 22-17 Atano III.a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Joseba Lezeta: «Barriola y Olaizola II, carreras cruzadas», Diario Vasco, 2006-11-23.
  2. (Gaztelaniaz) Igor G. Vico: «Abel Barriola, el ídolo humano», Deia, 2017-05-06.
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. (Gaztelaniaz) Jon Ormazabal: «Niegan el aplazamiento a Barriola y jugará Beroiz», Gara, 2011-04-13.
  5. (Gaztelaniaz) Tino Rey: «Los aplazamientos, a la orden del día», El Correo, 2011-12-05.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abel Barriola Aldatu lotura Wikidatan