Edukira joan

Ipar Kivu

Koordenatuak: 0°33′S 28°48′E / 0.55°S 28.8°E / -0.55; 28.8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ipar Kivu
 Kongoko Errepublika Demokratikoa
Administrazioa
Estatu burujabe Kongoko Errepublika Demokratikoa
ISO 3166-2CD-NK
HiriburuaGoma
Geografia
Koordenatuak0°33′S 28°48′E / 0.55°S 28.8°E / -0.55; 28.8
Azalera59.483 km²
MugakideakHego Kivu, Maniema, Ituri, Tshopo, Bundibugyo District (en) Itzuli, Kasese District (en) Itzuli eta Rubirizi District (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria8.147.400 (2020ko uztailaren 1a)
1.492.400 (2015)
Dentsitatea136,97 bizt/km²
provincenordkivu.cd

Ipar Kivu (frantsesez: Nord-Kivu; kinyaruandaz: Intara ya Kivu y’Amajyaruguru) Kongoko Errepublika Demokratikoko ipar-ekialdeko probintzia da, Kivu aintziraren ondoan dagoena. Ekuatorearen lerroak zeharkatzen du.

Iparraldean Ituri probintziarekin du muga, ipar-mendebaldean Tshoporekin, hego-mendebaldean Maniemarekin, eta hegoaldean Hego Kivurekin. Ekialdean Uganda eta Ruanda ditu mugakide. Ekialdean, muga egiten, Eduardo lakua dago, eta Rwenzori mendiak, non Virunga Parke Nazionala kokatzen den. Ipar eta mendebaldean, berriz, Kongo ibaiaren arroko oihanak. 59.483 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 6.655.000 biztanle zituen 2015ean.[1] Hiriburua Goma da, eta beste hiri nagusiak, Beni eta Butembo.

Frantsesaz gain, swahili eta nande dira Ipar Kivuko biztanle gehienen hizkuntzak, eta nyanga, kinyaruanda, kuma, mbuba eta beste batzuk ere hitz egiten dira, eskualdeen arabera[2].

Ipar Kivuren historia administratiboa[3] Leopoldo II. erregearen Kongoko Estatu Askearen garai kolonialetik dator. Belgikako estatuaren menpera pasa ondoren, Ekialdeko Probintzian sartu zen, Stanleyville (gaur egungo Kisangani) probintziako hiriburua zelarik. Independentziaren ondoren, 1962an probintzia estatusa lortu zuen, baina 1965ean Mobutu Sese Sekoren erregimenaren garaian barruti bat izatera pasa zen, Kivuko probintziaren barruan. 1988an berriz ere hiru probintzia bereizitan birdefinitu zena: Ipar Kivu[4], Hego Kivu eta Maniema.

Azken hamarkadetako Ipar Kivuko historian eragin handia izan dute Ruandatik iritsitako hutu errefuxiatu oldeek, 1994ko genozidioaren ondoren. Baita urrea, kobaltoa, koltana eta beste aberastasun natural batzuk ustiatzeko hamaika interesak ere[5]. Horrek guztiak eragotzi du bizimodu sozial eta ekonomiko normalizatu bat[6].

1996an Kongoko Lehen Gerra piztu zen Ipar eta Hego Kivu probintzien aldean, Mobuturen erorketa ekarriko zuena, eta Laurent-Désiré Kabila presidente bihurtzea. Gero, 1998ko abuztuan, Kongoko Bigarren Gerra, "Afrikako Munduko Gerra" ere deitua, hainbat herrialdek parte hartu baitzuten, Kongoko Errepublika Demokratikoa osoan. Baina Kivu aldean jasan ziren, berriz ere, krisialdi humanitario larrienak[7].

Geroztik etengabe jarraitu dute hainbat talde armatu borrokan, eta 2012ko matxinadan bezala 2025 hasieran Ipar Kivuren ia hego-ekialde osoa zegoen M23 gerrillaren menpe[8], Goma hiriburua barne[9][10].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Democratic Republic of the Congo: Provinces. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2019-08-01).
  2. (Frantsesez) Carte linguistique Nord Kivu. .
  3. (Frantsesez) «Nord-Kivu» CAID (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
  4. (Frantsesez) «Home» Province du Nord-Kivu 2025-03-24 (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
  5. (Gaztelaniaz) NICOLÁS, SOFÍA. (2025-02-26). «¿Qué está pasando en República Democrática del Congo?: violencia, expolio e injusticia ante la indiferencia de Occidente» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
  6. (Frantsesez) «Les opérateurs économiques du Nord-Kivu demandent des allègements fiscaux» Radio Okapi 2012-12-24 (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
  7. «Iker Zirion, Kongoko gerran lekuko berezia» Argia (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
  8. (Gaztelaniaz) «La ONU reubica al personal no crítico de Kivu Norte en la República Democrática del Congo | Noticias ONU» news.un.org 2025-01-25 (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
  9. (Frantsesez) «Est de la RDC: près de 3000 morts dans l'offensive sur Goma d'après l'ONU» RFI 2025-02-04 (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
  10. (Gaztelaniaz) «RD Congo: saqueos, hospitales desbordados de heridos y cadáveres en las calles de Goma | Noticias ONU» news.un.org 2025-01-28 (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.