Kinshasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kinshasa
Leopoldville
 Kongoko Errepublika Demokratikoa
Kinshasa 2003.jpg
Kinshasa Flag.svg Kinshasa - Coat of arms.svg
Administrazioa
Herrialdea  Kongoko Errepublika Demokratikoa
Probintzia Kinshasa
Izen koloniala Leopoldville
Geografia
Koordenatuak 4° 19′ 54″ S, 15° 18′ 50″ E / 4.3316666666667°S,15.313888888889°E / -4.3316666666667; 15.313888888889Koordenatuak: 4° 19′ 54″ S, 15° 18′ 50″ E / 4.3316666666667°S,15.313888888889°E / -4.3316666666667; 15.313888888889
Kinshasa hemen kokatua: Kongoko Errepublika Demokratikoa
Kinshasa
Kinshasa
Kinshasa (Kongoko Errepublika Demokratikoa)
Democratic Republic of the Congo (26 provinces) - Kinshasa.svg
Azalera 9.965 km²
Altuera 240 m
Mugakideak Bandundu Province eta Bas-Congo province
Demografia
Biztanleria 12.071.000 bizt. (2016)
Metropolia 7,500,000
Dentsitatea 1.211,34 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1881
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Dakar, Brazzaville, Brusela, Teheran, Utrecht eta Ankara
http://www.kinshasa.cd

Kinshasa (lehen Léopoldville frantsesez eta Leopoldstad neederlanderaz) Kongoko Errepublika Demokratikoko hiriburua eta hiririk handiena da. 6.301.100 biztanle ditu (11 milioi inguru metropoli-gune osoak), Afrikako hirugarren hiririk handiena izanda, Lagos eta Kairoren atzetik.

Kongo ibaiaren ibilbidean kokatuta dago, beste aldean Brazzaville (Kongoko Errepublika) dagoelarik. Munduan hurbilen dauden bi hiriburuak dira, Erroma eta Vatikano Hiria eta gero.

Halaber, Frankofoniako hirigunerik handiena da Parisen aurretik. 2012ko urrian munduko biltzar frankofonoa bertan antolatu zuten. Frantses hizkuntzaz gain, Lingala da kaleko lingua franca.

"Kinois" izena ere hartzen dute kinshasar hiritarrek.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kinshasa hiria eta probintzia da era berean eta hiri-probintzia hau 24 udalerritan dago banaturik. Gune administratibo eta ekonomiko nagusia La Gombe da. Kinshasa udalerriak eman zion izena hiri osoari, baina ez da metropoliaren bihotz ez administratibo ezta ekonomikoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1881ean fundatu zuen Henry Morton Stanleyk, eta Léopoldville izena hartu zuen Leopoldo II.a Belgikakoa erregearen omenez. Hiri hau eta Matadi lotzen zituen burdinbidea zabaldu zuten 1898an, garapen sozioekonomiko azkarra ekarri ziona. 1914an sistema bat ezarri zuten petrolioa eramateko Mataditik. 1923an Belgiar Kongoko hiriburu bilakatu zen, Boma hiriaren ordez. Garai kolonialaren hiri garrantzitsua izan zen.

Independentziaren ostean, 1959ko istiluak eta gero, Patrice Lumumba lehen ministro izendatu zuten eta laster erail zuten hiriburutik 150 km ingurutara 1961ean. 1966an aldatu zioten izena hiriari eta gaur egun daukana hartu.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Kinshasa)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 36 36 36 36 35 34 32 35 36 36 34 36 36
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 31 31 32 32 31 29 27 29 31 31 31 30 30
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 18 18 18 19 18 15 14 14 16 15 17 17 14
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 21 22 22 22 22 19 18 18 20 21 22 21 21
Euria (mm) 135 145 196 196 159 8 3 3 30 119 222 142 1358
Euri egunak (≥ 1 mm) 11 11 12 16 12 1 0 1 5 11 16 15 111
Eguzki orduak 124 140 155 150 155 120 124 155 120 155 150 124 1672
Iturria: BBC Weather[1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kinshasa Aldatu lotura Wikidatan