Iparraldeko Trazia

Koordenatuak: 42°15′N 26°00′E / 42.25°N 26°E / 42.25; 26
Wikipedia, Entziklopedia askea
Iparraldeko Trazia
Motaeskualde historiko
Geografia
Map
Koordenatuak42°15′N 26°00′E / 42.25°N 26°E / 42.25; 26
Honen parte daTrazia

Iparraldeko Trazia (bulgarieraz: Северна ТракияSeverna Trakiya; turkieraz: Kuzey Trakya; grezieraz: Βόρεια Θράκη), Bulgariar Trazia ere deitua, Bulgariako gaur egungo lurraldea den Traziako eskualde historikoaren zatiari ematen zaion izena da.

Iparraldeko Trazia Bulgariako hegoaldean dago, eta Balkanetako mendien hegoaldean eta Mesta ibaiaren ekialdean mugatutako lurralde osoari egiten dio erreferentzia; Greziako eta Turkiako mugei hegoaldean eta Itsaso Beltzari ekialdean. Sredna Gora, Trazia Garaiko ordokia eta Rodope mendien % 90 hartzen ditu. Klima ez da kontinentala, baizik eta kontinental-trantsiziokoa eta menditsua. Bulgariako tenperaturarik altuena hemen gertatu zen: 45,2 C-koa izan zen Sadovon 1916an. Eskualdeko ibai garrantzitsuenak Maritsa eta bere ibaiadarrak dira. Hiri garrantzitsuen artean, Plovdiv, Burgas, Stara Zagora, Sliven, Haskovo, Yambol, Pazardzhik, Asenovgrad, Kardzhali, Dimitrovgrad, Kazanlak eta Smolyan daude. Iparraldeko Traziak 42073 km²-ko azalera du.

1878an Otomandar Inperioak Ekialdeko Rumelia probintzia autonomoa sortu zuen eskualde honetan. 1885ean eskualdea Bulgariako Printzerriari atxiki zitzaion.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Minahan, James. (2002). Encyclopedia of the Stateless Nations. L-R Greenwood Publishing Group, 1518 or. ISBN 0-313-32111-6..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]