Ipuin bakarrak
Ipuin bakarrak | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1994) |
Argitaratze-data | 1994 |
Generoa | Ipuin antologia |
Herrialdea | Euskal Herria |
Orrialdeak | 201 |
ISBN | 84-7917-408-0 |
Ipuin bakarrak 1994an Xabier Mendiguren Elizegik prestatutako ipuinen antologia. Bertan jasotako guztiak sari bat edo bestearen irabazleak ziren. XX. mendeko azken hamarkadetan ipuina euskaraz gehien landu zen literatura-generoa izan zen eta horretan maila oso ona lortu zen; liburu hau horren adibidea da.
Helburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarreran Xabier Mendigurenek antologiaren zergatia azaldu zuen. Lehengo asmoa sakabanatuak zeuden lan batzuk biltzea zen. Horren arabera, lehenengo asmoa "inoiz libururik atera gabeko zenbait idazleren ipuin bikanak, batetik, eta egile horrek ipuin-liburuak izanik ere horietatik kanpo gelditu diren istorioak, bestetik". Beraz, ipuin bakarrak ziren guztiak. Ondoren, egilearen hitzez, "beste bereizgarri komun bat zutela konturatu nintzen: denak ere sariketaren bat irabaziak ziren".[1]
Oinarri horiekin, jakina, liburuaren beste ezaugarria barietatea da: oso egile eta gai desberdinak biltzen baititu.
Egileak eta ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseba Sarrionandia:"Maggie, indazu kamamila!"
- Joxerra Garzia:"Demetrio edo mendekuaren gozoa"
- Jose Ramon Beloki:"Baina zein ez zaio esperaratzaren bati atxekitzen"
- Imanol Zurutuza:"Haizeak iparalino beltzak dakartzanean"
- Andoni Egaña:"Hil-kanpaiak"
- Xabin Zabala:"Zubiaren beste aldean"
- Luis Berrizbeitia:"Mezua"
- Patxi Iturregi:"Hondarreko distira ahantzi hura"
- Joxe Mari Azurmendi:"Joseren historia"
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkar webgunearen komentarioa.
- Juan Luis Zabalaren komentarioa, Euskaldunon Egunkarian, 1994/05/22.