Jose Ramon Beloki
| Jose Ramon Beloki | |||||
|---|---|---|---|---|---|
2008ko martxoaren 25a - 2011ko abenduaren 13a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: 2008ko Espainiako hauteskunde orokorrak
2004ko martxoaren 30a - 2008ko apirilaren 1a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: 2004ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Legazpi, 1947ko urtarrilaren 13a (79 urte) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | politikaria | ||||
| Lantokia(k) | Madril | ||||
| Jasotako sariak | |||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Alderdi politikoa | |||||
Jose Ramon Beloki Guerra (Legazpi, 1947ko urtarrilaren 13a) gipuzkoar kazetari eta politikari jeltzalea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970ean hasi zen lanean Donostiako Herri Irratian. 1977an Kilometroak jaialdiaren sortzaileetako bat izan zen.
1981ean Eusko Jaurlaritzan hasi zen lanean. 1990. urtean, Joseba Arregi Kultura sailburuaren enkarguz euskarazko egunkari bat administraziotik sortzeko ekimenean lan egin zuen, hain zuzen Euskaldunon Egunkaria sortzeaz zela, eta Jaurlaritzak beste proiektu hori bultzatu nahi ez zuenean: Belokiren lan horren ermaitza izan zen Egunero izenarekin banatu zen egunkari-zirriborro publizitario bat, Euskaldunon Egunkariaren jaiotzarekin batera banatu zena, baina ekimen hura hantxe hil zen, eta Euskaldunon Egunkariak jarraitu zuen [1] [2].
2004ko eta 2008ko hauteskunde orokorretan diputatu hautatu zuten. 2011n politika utzi zuen.[3]
Iñaki Anasagasti eta Josu Erkorekarekin batera, Somos vascos liburua idatzi du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arbelaitz Mitxelena, Lander. (2015-12-02). «Euskarazko egunkaria aldarrikatzetik egitera» Argia (kontsulta data: 2025-12-09).
- ↑ Etxeberria, Hasier. (1992-11-30). «Euskal kultura 1992 - Bandera piratak» Jakin 73: 40. (kontsulta data: 2025-12-09).
- ↑ «El diputado del PNV José Ramón Beloki deja la política tras escuchar al "indignado" que lleva "dentro"» El Correo 2011-9-18.
| Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |