Edukira joan

Patxi Iturregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxi Iturregi

(2019)
Bizitza
JaiotzaLaudio1952ko otsailaren 28a (73 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea

Literaturaren Zubitegia: 448

Patxi Iturregi Escondrillas (Laudio, Araba, 1952ko otsailaren 28a - ) euskal idazlea da. Bere literatur ibilbidean ipuingintza da gehien jorratu duen generoa.

Patxi Iturregik itsas ikasketak egin zituen Portugaleteko Nautika Eskolan. Gero, zenbait urtez, munduko itsasoetan zehar nabigatzeari ekin zion, batez ere Mediterraneoko portuetatik Persiar Golkora zebiltzan petrolio-ontzi handietan. 80ko hamarkadako krisiaren ondorioz, ordea, lanbidez aldatu beharra suertatu zitzaion eta euskara-irakaskuntzan hasi zen, lehenik AEKn eta ondoren Laudioko Udal Euskaltegian, non irakasle eta zuzendari aritu den luzaro.[1]

Narrazio laburra da gehien landu duen generoa. Bere lehenengo kontakizuna, Tropikoan galtzeko gida, 1986an argitaratu zuen, Erein etxeak plazaratutako Isabel Lertxundi eta Jesus Mari Aldairen omenez literatur lehiaketa[2] izeneko ipuin-bilduman. 1998an Donostia Hiria Saria irabazi zuen Hobe ez gogoratzea istorioarekin eta 1991n Tene Lehiaketa Hondarreko distira ahantzi hura izenekoarekin. Harrezkero haren lanek zenbait bilduma, antologia eta egunkaritan ikusi zuten argia, baita irratian ere. Haize kontra itsas giroko liburuaren argitalpenari esker lortu zuen irakurleen eta kritikaren onarpen zabala. Javier Rojo literatur kritikariaren aburuz, liburu horren merezimenduen artean, aipagarria da erabiltzen duen prosa argi, aberats, erritmoduna, baina kontatzen duenaren gainetik inolaz ere gailentzen ez dena.[3] Ondorengo lanetan, Behi eroak eta Dioramak[4] izeneko ipuin-liburuetan, hain zuzen ere, giro urbanora egin zuen jauzi, errealitatearen alderdi ezkutuak eta absurduaren legeak bistaratzeko jolasak proposatuz. Ur biren artean ipuin bildumarekin (2019), ostera, hasierako itsas kontakizunetara bueltatu da.

"Haize kontra" izeneko ipuin-liburua
Patxi Iturregi

Lan kolektiboak eta antologiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ipuin bakarrak (1994, Elkar). Hainbat egile.[13]
  • Isabel Lertxundi eta Jesus Mari Aldairen omenez literatur lehiaketa (1986, Erein). Hainbat egile.
  • Donostia Hiria, 1989
  • Tene Mujika, 1991

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Alvaro Rabelli: Bizkaiko euskal idazleen ipuingintza modernoa, Labayru. 122. orrialdea.
  2. Isabel Lertxundi eta Jesus Mari Aldairen omenez literatur lehiaketa. Donostia: Erein ISBN 84-7568-115-8..
  3. Kortazar, Jon. (2011). Egungo euskal ipuingintzaren historia. Euskal Herriko Unibertsitateko Argiltapen Zerbitzua, 213-218 or. ISBN 978-84-9860-558-7..
  4. kritiken hemeroteka » Une gozo baina txiki askoren batura. (kontsulta data: 2025-04-03).
  5. (bideoa) eitb-ko Sautrela, Juan Luis Zabala eta Hasier Etxeberria. (kontsulta data: 2019-06-16).
  6. «Dioramak, 66 istorio laburrez osaturiko bilduma» Sustatu (kontsulta data: 2019-06-17).
  7. [|Ezkerra, Estibalitz]. «Gerra itsasotik» Gara (kontsulta data: 2019-06-17).
  8. (Gaztelaniaz) «Las historias de Bilbao durante la Gran Guerra contadas por Patxi Iturregi» EITB 2020-10-19 (kontsulta data: 2025-03-29).
  9. Iturregi, Patxi. (2022). Estuarioa. Ediciones El Gallo de Oro ISBN 978-84-125575-6-5..
  10. kritiken hemeroteka » Leku bat. (kontsulta data: 2025-03-29).
  11. «Nor da Nor» EIZIE (kontsulta data: 2019-06-17).
  12. Hiru argitaletxea. (kontsulta data: 2019-06-19).
  13. kritiken hemeroteka » Berriz eskuratuak. (kontsulta data: 2025-03-29).
  • Kortazar,Jon Egungo euskal ipuingintzaren historia, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua (2011) 213-218 orrialdeak

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]