Edukira joan

Iranen erasoa Israeli 2024an

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iranen erasoa Israeli 2024an
Map
Motaerasoaldi
Honen parte daIran–Israel conflict during the Syrian civil war (en) Itzuli, Iran-Israel delegaziozko gerra, 2023-2024ko Israel-Palestina gerra, Israel eta Libanoren arteko mugako gerra istiluak (2023-2024), International reactions to the Israeli attack against the Iranian embassy in Damascus (en) Itzuli eta 2024ko Iran-Israel gatazka
Denbora-tarte2024ko apirilaren 13a - 2024ko apirilaren 14a
Data2024ko apirila
KokalekuIsrael
Zisjordania
Jordania
Golan
Irak
Siria
HerrialdeaIsrael
Commanded by (en) ItzuliHossein Salami (en) Itzuli
Parte-hartzaileak
HelburuIsrael, Nevatim Airbase (en) Itzuli eta Golan
KausaIranen Damaskoko kontsulatuari eginiko aire erasoa
Honen ondorioa2024 Israeli strikes on Iran (en) Itzuli
ArmaMunizio inguratzaile
gurutzaldi-misil
misil balistiko
Komunikabide

Iranek 2024an Israeli egindako erasoa 2024ko apirilaren 13an gertatu zen, Israel eta Hamasen arteko gerra zabaldu zenean, Iranek Israelen aurkako erasoa egin zuen 300 drone eta misil baino gehiago erabiliz.[1] 1979ko Iraultza Islamikoaren ondoren sortutako etsaitasunetik Iranek Israelen aurka zuzenean egiten duen lehen erasoa da hau. Irango Guardia Iraultzaile Islamiarraren Gorputzek "Benetako Promesa Operazioa" deitu zion bere erasoari.

Israelen aurreko erasoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024ko apirilaren 1ean Damaskon, Sirian, Irango kontsulatuari eraso egin zioten Israelek. Hamasei pertsona hil zituen, tartean Siriako guardia iraultzaile irandarraren burua. Gertaera horren ondoren, Irango buruzagi gorenak eta herrialdeko presidenteak Israelen aurkako erantzun irmo bat egongo zela mehatxatu zuten.[2] Israelek eraso hori bere gain hartu ez zuen arren, mendekua iragarria zuen Israelen kontra.

Irango erasoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iranek 170 drone eta 150 misil bidali ditu gauean. Israelgo armadak ziurtatu du bere lurrera iritsi aurretik eraitsi dituztela gehienak, eta kalte gutxi eragin dutela. Iturri militar batzuen arabera, ehun bat drone bota dituzte lurrera, Israelera iritsi aurretik. Jordaniako, AEBetako eta Erresuma Batuko armadek eraitsi dituztela jakinarazi dute; iturri horien arabera %99a neutralizatuak izan dira.[3] Iranek NBEri esan dio erantzuna «amaitutzat» jotzen duela, Israelek erantzuten ez badu. Israelgo militarren arabera, base militar batean, Nevatimen, bakarrik eragin dituzte kalteak. Neskato bat metrailarekin zauritu dela ere zabaldu dute.[4]

Iranek Nazio Batuen Erakundean duen ordezkariak erakunde horri jakinarazi dio NBEren Gutuneko 51. artikulua erabili zuela erasoa justifikatzeko, bere burua defenditzeko zilegitasuna zuela argudiatuta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]