Irene Balaguer Felip

Wikipedia, Entziklopedia askea

Irene Balaguer i Felip ( Bartzelona, 1948ko otsailaren 23a2018ko abenduaren 28a) Haur Hezkuntzako irakasle eta pedagogo katalana izan zen. Irakasleen irakasle, Eskola Publikoa, Haur Hezkuntza eta haurren eskubideen defentsan egindako lanagatik nabarmendu zen batez ere.[1]

Irene Balaguer Felip

Rosa Sensat maisu-maistren elkarteako lehendakari

2006 - 2015
Bizitza
JaiotzaBartzelona1948ko otsailaren 23a
Herrialdea Espainia
Heriotza2018ko abenduaren 28a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa eta irakaslea

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosa Sensat irakasle elkarteari eskaini zion bere bizitzaren zate handi bat eta erakundeko lehendakaria izan zen 2006 eta 2015 bitartean[2]. Ireneren ibilbide profesionalean ezinbesteko eragina izan zuen Marta Matak sorturiko Fundaziaren lehen Kontseiluko partaide izan zen [3]. "Diari de l'Educació" aldizkariko lehen Aholku Batzordean ere parte hartu zuen.[4][5].

In-fàn-cia aldizkaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montevideo Puerto Alegre Argentina IN-FAN-CIA aldizkarik partaideen bidaia 1998ko maiatza

1981ean In-fàn-ci-a aldizkaria sortu zuen, katalanez argitaratua eta Katalunia, Valentzia eta Balear Uharteetako erredakzio-kontseiluak egina. Aldizkariaren helburua 0 eta 6 urte bitarteko haurren zaintza eta heziketarekin zerikusia duten guztientzat komunikazio, hausnarketa, elkarrizketa eta elkarlanerako foro bizi bat sortzea zen. Zuzendaritza Francesca Majórekin partekatzen zuen.[6][7]. 1990an, in-fan-ci-a aldizkaria gaztelaniaz ere argitaratzea bultzatu zuen, horretarako Estatuko beste autonomia batzuetako erredakzio-kontseiluak antolatu ziren.[8] 2001an aldizkaria Europa mailan argitaratzea bultzatu zuen, Europako erredakzio kontseilu propioak egina eta hainbat hizkuntzatan argitaratua: ingelesez, kroazieraz, flandestarrez, frantsesez, italieraz, alemanez, portugesez, polonieraz, grezieraz, gaztelaniaz eta katalanez.[9] 2011n Latinoamericana aldizkari digitala bultzatu zuen, ideia nahiz esperientzia pedagogikoak trukatzeko bitarteko gisa erabiltzeko. Erredakzioan Latinoamerikako haherrialdetako maisu-maistrek parte hartzen dute. Portugesez ere argitaratzen da.[10] Proiektu guzti hauen bitartez, elkarren arteko lotura eta kohesioa lortzea zuen helburu. Honela, nazioarteko harreman-sare zabal bat sortu zuen, munduko hainbat errealitate ezagutzeko bidaiak bultzatuz.[11] Haurrak hezi eta zaindu behar zituzten pertsonek beren lana ahalik eta kalitate handienarekin egiteko, oso ondo prestatuta egon behar zutela sinetsita, udako eta

neguko ikastaroak eta tailerrak antolatu zituen, lehen mailako hainbat diziplinatako profesionalekin.[1]

Heriotzaren ondoren Ireneri eskainitako jardunaldia 2019an

Hezkuntza elkarteetan parte hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosa Sensat elkartea irakasleek, familiek eta herritarrek eskola aldatu eta hezkuntza hobetzeko zuten kezkagatik sortu zen eta 1970-1985 urte bitartean Estatuan sortu zen Pedagogi Berrikuntzarako Mugimenduen Koordinakundeko kide izan zen. Handik aldarrikatu zuen haurtzaindegi kontzeptua baztertu eta Haur Hezkuntza kontzeptu berria ezartzea Estatu osoan. Geroago eta Ikastolen Elkarteak egindako magisteritza plan bereziaren ildotik, Kataluinako haur-eskoletan lan egiten zuten hezitzaileentzat ere bultzatu zuen magisteritza prestakuntza, Rosa Sensat Elkartearen eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren artean egindako Plan Bereziaren bitartez. Bigarrenez bultzatuko zuen Plan Berezia, oraingoan Vic-eko Unibertsitatearen eskutik, non hezkuntza-zientzietako irakasle ere izan zen.[1]

Bartzelonako Haur Eskolen Udal Patronatuko zuzendaria izan zen 1987-1995 urteetan. Bartzelonako Udal Hezkuntzako (IMEB) Institutuan egon zenean Context Infància bezalako proiektua bultzatu zuen, haurrentzat eta haien familientzat sortutako zerbitzu berriak (Familia guneak)[12] eskaintzeko helburuarekin.[1]

Marta Mata Fundazioaren[13] sortzaileetako bat izan zen eta bertako presidenteorde kargua izan zuen hil zen arte. Bera zen urtero Marta Mata Jardunaldiak antolatzeaz arduratzen zena.[14] Marta Mata Garriga Fundazioaren ordezkari gisa, Heloïse Fundazioan parte hartzen zuen. Europako ekimen horren helburua Europako Kontseiluak pedagogo berritzaileen lana aintzatestea zen.[1]

Haurren Eskubideak oso ondo ezagutzen zituen, eta 1990eko hamarkadan "Taula per la Infància i l’Adolescència a Catalunya" (TIAC) erakundearen bultzatzaile izan zen, baita Kataluniako Generalitateak 2006an sortutako Haur Hezkuntzako Eskubideen Behatokiko kide ere.[1] Espainiako estatuaren ordezkaria izan zen Europako Batzordean, eta, beraz, Haurrak Babesteko Europako Sareko kidea 86-96 aldian. Garai horretan, besteak beste, Haur Hezkuntzarako Kalitate Irizpideak dokumentua prestatu zuen. [1]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irenek egindako ekarpen ugarien artean[15] hauek bereziki aipagarriak dira:

  • L´lambit formal: l´educació infantil. Balaguer Felip, Irene; Odena, Pepa.[16]
  • La cotidianidad y sus valores. Balaguer Felip, Irene; Altimir, David. [17]
  • Necesidades sociales en educación infantil: perspectivas de la Unión Europea. Balaguer Felip, Irene [18]
  • Educación Infantil y política municipal: Ayuntamiento de Barcelona. Balaguer Felip, Irene. [19]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur Hezkuntzako Nazioarteko Kongresua
  1. a b c d e f g (Gaztelaniaz) «Trayectoria de Irene Balaguer. Incansable Irene» Rosa Sensat (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
  2. (Katalanez) «Historia de la revista. Revista Infancia Latinoamericana» Rosa Sensat 2020-11-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
  3. (Katalanez) «La Fundació» Fundació Marta Mata (Noiz kontsultatua: 2023-10-26).
  4. (Katalanez) «Heu cercat Irene Balaguer» El Diari de l'Educació 2018-12-30 (Noiz kontsultatua: 2023-10-26).
  5. (Katalanez) Efe. (2018-12-28). «Mor la pedagoga Irene Balaguer, presidenta de Rosa Sensat entre el 2006 i el 2015» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2023-10-26).
  6. (Katalanez) «Entrevista. Irene Balaguer (I). El amanecer de Infancia» Rosa Sensat (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  7. (Katalanez) Infància - educar de 0 a 6 anys. Associació de Mestres Rosa Sensat (Noiz kontsultatua: 2023-10-26).
  8. (Katalanez) «Revista In-fan-cia. Educar de 0 a 6 años» Rosa Sensat (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  9. (Katalanez) «Infancia en Europa hoy» Rosa Sensat (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  10. (Katalanez) «Infancia Latinoamericana» Rosa Sensat (Noiz kontsultatua: 2023-10-26).
  11. (Katalanez) «¿De qué infancia hablamos? Pensando con Irene Balaguer» Rosa Sensat (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
  12. (Gaztelaniaz) Red de Espacios Familiares de Crianza Municipales - Escoles bressol. (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  13. (Katalanez) «Fundació Marta Mata Garriga» Fundació Marta Mata (Noiz kontsultatua: 2023-10-26).
  14. (Gaztelaniaz) «Palabras para Irene» Rosa Sensat (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
  15. (Gaztelaniaz) «Publicaciones de Irene Balaguer Felip» Dialnet.
  16. (Katalanez) Balaguer Felip, Irene; Odena, Pepa. (2001). «L'àmbit formal: L´educació infantil» Repensar la pedagogia, avui, (Eumo): 71–78. (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
  17. (Gaztelaniaz) Balaguer Felip, Irene; Altimir, David. (1999). «La cotidianidad y sus valores» Educación infantil y valores (Desclée de Brouwer): 75–114. ISBN 978-84-330-1367-5. (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
  18. (Gaztelaniaz) Balaguer Felip, Irene. (1999). «Necesidades sociales en educación infantil: perspectivas de la Unión Europea» La educación infantil a debate: actas del primer Congreso Internacional de Educación Infantil (Fondo Editorial de Enseñanza (FEDE)): 57–63. ISBN 978-84-95038-11-1. (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
  19. (Gaztelaniaz) Balaguer Felip, Irene. (1995). «Educación Infantil y política municipal: Ayuntamiento de Barcelona» Congreso de infancia, Vol. 2, 1995, ISBN 84-89149-16-X, págs. 87-94 (Associació de Mestres Rosa Sensat): 87–94. (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]