Irene Ibaibarriaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Irene Ibaibarriaga
Bizitza
Jaiotza Ermua1918ko otsailaren  9a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Ermua2014ko abuztuaren  12a (96 urte)
Jarduerak
Jarduerak pilotaria

Irene Ibaibarriaga Ormaetxea (Ermua, Bizkaia, 1918ko otsailaren 9a - 2014ko abuztuaren 12a) euskal erraketista profesionala izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irene Ibaibarriagak Eibarko Txantxa-zelai frontoian ikasi zuen erraketan. 15 urte zituela, Madrilera joan zen pilotan. Han zebilen bere ahizpa Pili profesional gisa jokatzen. Heldu eta laster egin zuen Irenek debuta. Espainiako Gerra Zibila hasi baino lehen, Madrilgo Chiqui-jai eta Madrid frontoian jardun zuen. Ameriketara jokatzera joateko eskaintzak ere jaso zituen, baina ez zituen onartu. Gerra garaiko egoera zaila kontuan izanik, Valentzian jokatu zuen, ondoren Bartzelonan. Irenek bere ahizparekin osatzen zuen bikotea. Ahizparen heriotza baina, errebeskada izugarria izan zen. Halere, Irenek jokatzen jarraitu zuen, Madrid frontoian, eta udara batzuetan, Donostiako Gros auzoan zegoen frontoira ere etortzen zen jokatzera. Istripua izan zuen frontoian. Belarrian pilotakada bat jaso eta erraketari agur esan behar izan zion.[2]

Omenaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakumea Pilotari Egunean omendu zuten, zenbait erraketistarekin batera.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Eskelak» Gara 2014ko abuztuaren 13a . Noiz kontsultatua: 2018ko azaroaren 12an .
  2. https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak/irene-ibaibarriaga >
  3. http://www.manista.com/vii-emakumea-pilotari-eguna/