Amerika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ameriketa» orritik birbideratua)
Amerika
Azalera42.549.000 km²
Biztanleria911.000.000 (2008)
Biztanle-dentsitatea21 bizt/km²
Jentilizioamerikar
Herrialdeak35
Dependentziak19
Hizkuntzakingeles, gaztelania, portuges eta besteak
Ordu-eremuakUTC-10-UTC
Hiri nagusiakMexiko Hiria, New York, São Paulo, Los Angeles, Buenos Aires

Amerika Ozeano Atlantiko eta Ozeano Pazifikoaren arteko lur eremua da. Bi azpikontinente ditu, Ipar Amerika eta Hego Amerika, tartean Erdialdeko Amerika dagoela. Horregatik Amerikak ere erabiltzen da (Ameriketan, Ameriketara...).

Latin Amerika edo Latinoamerika izenak biltzen ditu latinetiko hizkuntzak nagusi dituzten Amerikako herrialdeak. Hispanoamerika, berriz, gaztelania hizkuntza nagusi duten Amerikako herrialdeek osatzen dute.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta bere biztanleriak ez zuen bere lurra kontinentetzat hartzen , Erdialdeko Amerikako kulturek Abya Yala zioen bere lurrari[1] eta gertuko aztekek Cem Anahuac (nahuatlezko izena, «ur handien artean dagoen lurra» esan nahi duena)[2]. Era berean, Europan bikingoek Vinland zioen lur berriei[3]. Hala ere, ez batak ez besteek ez zituzten lurrak kontinente berritzat.

Martin Waldseemüller kartografo alemaniarra Kristobal Kolon 1492an aurkitutako lurrei deitzeko Amerika hitza erabili zuen lehenengo pertsona zen. Honek 1507 urte inguru bere Cosmographiae Introductio liburuan Amerika hitza aukeratu zuen Amerigo di Vespucci italiarraren omenez[4][5][6]. Beste kontinenteak bezala, izena latinizatu eta feminizatu zuen[7].

Gero, Erresuma Batuak iparraldeko Amerikako lurrak kolonizatu zituenean, bertako kolonoei Americans zeritzen. Horrexegatik Ipar Amerikako bere hamahiru koloniek independentzia lortu zutenean, bere buruari Ameriketako Estatu Batuak izena jarri zioten, eta bere biztanleei Americans deitu beste amerikarrak kontuan hartu gabe[8].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketara iristea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beringiaren ikuspegia eta aldaketak denboran zehar

Oraindik data eztabaidan dagoen arren, ziurra da Amerikako lehendabiziko biztanleak Asiatik etorri zirela, bai Siberiatik Beringeko itsasartearen bitartez, bai Mongoliatik eta bai beste ibilbideak erabiliz. Datarik zaharrena 130.000 urtekoa bada ere[9] lehen migrazio honetarako datarik zaharrenak 20.000 eta 40.000 urte artekoak dira[10][11], garai horretan aurkitu baitira gizakiek okupatutako eremuak Alaskako Yukonen. Paleo-Indiarren migrazioaren olatuak ere eztabaidan daude[12]. Hala ere, Amerikaren okupazioa azken Aro Glaziarraren une gorenean gertatu zen, orain dela 16.000 urtetik 13.000 urtera bitartean[11][13].

Teoriarik ohikoenak dio migratzaile hauek Beringiatik sartu zirela, Siberia eta Alaska batzen zituen lur zubitik, orain dela 40.000 eta 17.000 urte artean.[14] Glaziazioa zela eta itsas-maila nabarmen baxuagoa zen garaiotan eta bi kontinenteak baturik zeuden gaur egungo Bering Itsartean[15]. Uste denez jende hauek animalia taldeak jarraitzen zituzten, gaur egun desagertuta dauden Pleistozenoko megafauna, batez ere Laurentia eta Cordillerako izotzan zehar[16]. Beste proposamen batek dio oinez egindako bideaz gain itsasontzi primitiboetan ere bidaiatu zutela Ozeano Baretik Hego Amerikara[17]. Migrazio honen ebidentziarik ez dago gaur egun, itsasoaren maila ehunka metro igo delako harrez gero[18]. Baliteke bi bideak hartu izana, nahiz eta ebidentzia genetikoak dioen Hego Amerikako populazioaren jatorria migrazio bakarretik datorrela[19]. Hego Amerikako herri indigenen aniztasun mikro-satelitalak dio hainbat populazio guztiz isolaturik egon direla eskualdearen hasierako kolonizazioa eman zenetik[20].

Bigarren migrazio bat gertatu zen ondoren. Na Dene hizkuntza taldearen hiztunak Ipar Amerikan zehar mugitu ziren[21]. Talde honen genetika bereziki aurkitu da atabaskarren artean (% 42) eta bigarren olatu honen adierazgarri dira[22]. Hizkuntzalari zein biologoak ondorio berdinera iritsi dira amerindiar hizkuntza taldeak eta ABO odol taldeak aztertuz[21][23][24][25]. Horien ondoren Artikoko tresna txikien tradizioa izeneko kultura zabala, Alaskako Penintsulan garatu zena, batez ere Bristol badiaren inguruan eta Beringeko itsasertzeko ekialdeko kostaldeetan, Ipar Amerikan zehar mugitzen hasi zen orain dela 4.500 urte inguru.[26]

Kolonen aurreko garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neolitikotik europarrek kontinentea ikusi arteko aroan, Amerikan zibilizazio nagusi batzuk bizi ziren.

Europar kolonizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historialari batzuek Leif Ericson bikingoak Ternuan 1000 urte inguruan koloniak sortu zituela esan arren, ez zuten luzaroko iraun. Hori dela eta, Amerikara heldu zen lehendabiziko europarra 1492ko urriaren 12an Kristobal Kolon zela esan dezakegu. Europarren etorrerak hondamen demografikoa ekarri zien bertoko amerindiarrei. Espainiak azteka, maia eta Inka zibilazioak konkistatu eta bere Inperioa finkatu zuen Ozeano Barearen kostaldean eta Rio de la Plata bokalean. Portugalek, berriz, gaur egungo Brasil konkistatu zuen. Frantziak Kanada, Guyana eta beste uharte txikiak, Erresuma Batuak Ipar Amerikako ekialdeko kosta eta zenbait uharte Karibean, Herbehereek eta Danimarkak Karibeko uharteak, eta Errusiak Alaska eskualdea.

Hala ere, zenbait tribu amerindiarrek beren independentzia mantendu zuten ia XIX. mendeko bukaera arte: Patagonian, Mato Grosson, Amazonian edo Ipar Amerikako larredietan: horrela Maputxeak, Hetak, Rankelak, algonkinoak, komantxeak, inuitak, eta abar.

Independentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru mendez europar botereen pean izan ondoren, amerikarrek independentzia berreskuratu zuten: 1776an Ameriketako Estatu Batuak, 1804an Haiti, 1809ko altxamenduaren ondorioz Argentina, Bolivia, Kolonbia, Costa Rica, Txile, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Paraguai, Peru, Uruguai eta Venezuela, 1844an Dominikar Errepublika eta 1898an Kuba, 1822an Brasil 1867an Kanada eta XX. mendean Karibeko uharte batzuk. Gaur egun, oraindik badaude zenbait herri eta lurralde britainiar, frantses edota nederlandar kontrolpean.

Behin independentzia lortuta, nazio berriak munduko historiako protagonista bihurtu dira, hala nola, Estatu Batuak munduko superpotentzia bihurtzearekin, Mexikoko Iraultzarekin (1910-1917), edo Kubako Iraultzarekin (1959).

XIX. mendez geroztik, Amerikako herrialdeek batasuna bilatu dute panamerikanismoaren doktrinari jarraituz, horrela sortu dituzte Amerikar Estatuen Erakundea (1948), NAFTA Ituna, Mercosur eta Caricom (Karibeko komunitatea).

Geografia fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Amerikako geografia»

Bere 42.262.142 km² arearekin, Amerika munduko bigarren lurralde multzorik handiena da (Asia da lehendabizikoa),lurreko % 8,3 eta munduko biztanleriaren % 14 du. Iparraldeko Ozeano Artikoko Columbia lurmuturretik (58ºI) hegoaldeko Drake pasabideko Diego Ramirez uharteetara (56ºH) doa eta ekialdeko Brasilgo Branco lurmuturretik (34°47'M) mendebaldeko Aleutiar uharteetako Attu uhartera (173°11'E).

Amerika bi azpikontinentetan banatuta dago: Ipar Amerika eta Hego Amerika. Plaken tektonika teoriaren arabera, bi lur multzoak miloika urtez izan ziren bananduak, baina Gondwana eta Laurasia hautsi zirenean, azpikontinente biak bidaiatu ziren eta ekar jotzean Erdialdeko Amerika sortu zen.

Eskualde geografikoak
Ipar Amerika Hego Amerika
Kanadako artikoa
Arro Handia
Zabaldi handiak
Aintzira Handiak
Erdialdeko Amerika
Antillak
Orinokoko lauak
Amazonia
Andeak
Andeetako goi-ordokia
Gran Chaco
Guyanak
Pampa
Hego Konoa
Patagonia

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

6.959 metrotako Aconcagua, Amerikako mendirik altuena
Mendi altuenak
Mendia Altuera Herrialde
Aconcagua 6.959 Argentina
Ojos del Salado 6.893 - Argentina
Pissis mendia 6.795 Argentina
Huascaran 6.746 Peru
Llullaillaco 6.739 - Argentina
Cerro Mercedario 6.720 Argentina
Yerupaja 6.617 Peru
Sajama 6.542 Bolivia
Antofalla 6.440 Argentina
Illimani 6.438 Bolivia

Aintzirak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titikaka

Ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikako ibairik luzeenak
Ibaia Km Herrialde
Amazonas 6.440 Peru, Kolonbia, Brasil
Misisipi-Missouri 6.019 Ameriketako Estatu Batuak
Madeira 3.239 Bolivia, Brasil
Mackenzie 4.240 Kanada
Parana-Rio de la Plata 4.200 Argentina, Brasil, ,
São Francisco 3.199 Brasil
Yukon 3.185 Ameriketako Estatu Batuak
Bravo ibaia edo Grande ibaia 3.033 Mexiko, Ameriketako Estatu Batuak
Saskatchewan 2.575 Kanada
Colorado ibaia 2.333 Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko
Orinoko 2.150 Venezuela,Kolonbia
Mamore 2.000 Bolivia
Columbia ibaia 1.953 Ameriketako Estatu Batuak
Magdalena ibaia 1.543 Kolonbia
San Laurendi ibaia 1.223 Kanada

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere azalera dela eta, Amerikan munduko klima guztiak daude: Mexikoko kostaldean eta Brasilgo hegoaldean epela, Erdialdeko Amerikan klima tropikala eta oihana, basamortua Sonoran edo Atacaman, estepak eta tundra Alaskan edo Kanadan eta klima polarra Groenlandian.

Giza-geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikan 35 herrialde, 17 dependentzia, hiru departamendu eta Elkartutako Estatu Libre bat daude.

Etnografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikako biztanleria hiru multzo etnikotik dator: bertoko amerindioak eta inuitak; europarrak (espainiar, portugaldar, britainiar, frantziar, italiar, alemaniar, nederlandar, danimarkar eta eslaviar jatorrizkoak) eta Afrikatik ekarritako esklabuen ondorengoak. Hori dela eta, kontinentea mestizoa dela esan liteke.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikan erabiltzen diren hizkuntzak bostehun baino izan arren, nagusiak hauek dira:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) López-Hernández, Miguelángel. (2004-01-01). Encuentros en los senderos de Abya Yala. Editorial Abya Yala ISBN 9789978223635. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  2. (Gaztelaniaz) «LA CIVILIZACION DEL ANAHUAC» toltecayotl (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  3. (Ingelesez) Danver, Steven L.. (2010-12-22). Popular Controversies in World History: Investigating History's Intriguing Questions [4 volumes: Investigating History's Intriguing Questions. ] ABC-CLIO ISBN 9781598840780. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  4. (Ingelesez) Vespucci, Amerigo. (1992-01-01). Letters from a New World: Amerigo Vespucci's Discovery of America. Marsilio ISBN 9780941419628. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  5. (Gaztelaniaz) Navarrete, Martín Fernández de; Navarrete, Eustaquio Fernández de; Navarrete, Francisco Fernández de. (1848-01-01). Colección de opúsculos. la Viuda de Calero (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  6. (Gaztelaniaz) (Spain), Instituto Geográfico Nacional. (1992-01-01). Cartografía histórica del encuentro de dos mundos. Instituto Nacional de Estadística, Geografía e Informática ISBN 9789688927885. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  7. Cartographer put 'America' on the map 500 years ago - USATODAY.com. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  8. (Ingelesez) Concise Oxford Companion to the English Language - Oxford Reference.  doi:10.1093/acref/9780192800619.001.0001/acref-9780192800619. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  9. (Ingelesez) Holen, Steven R.; Deméré, Thomas A.; Fisher, Daniel C.; Fullagar, Richard; Paces, James B.; Jefferson, George T.; Beeton, Jared M.; Cerutti, Richard A. et al.. (2017-04-27). «A 130,000-year-old archaeological site in southern California, USA» Nature 544 (7651): 479–483.  doi:10.1038/nature22065. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  10. Archaeology - Information Sources. 2008-10-22 (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  11. a b JOURNEY OF MANKIND - The Peopling of the World. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  12. Atlas of the Human Journey - The Genographic Project. 2011-05-01 (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  13. Bonatto, Sandro L.; Salzano, Francisco M.. (1997-03-04). «A single and early migration for the peopling of the Americas supported by mitochondrial DNA sequence data» Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America 94 (5): 1866–1871. ISSN 0027-8424. PMID 9050871. PMC PMC20009. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  14. (Ingelesez) Wells, Spencer. (2002-01-01). The Journey of Man: A Genetic Odyssey. Princeton University Press ISBN 069111532X. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  15. Encyclopedia Smithsonian: Paleoamerican Origins. 2009-01-05 (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  16. The peopling of the Americas: Genetic ancestry influences health. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  17. Fladmark, K. R.. (1979-01-01). «Routes: Alternate Migration Corridors for Early Man in North America» American Antiquity 44 (1): 55–69.  doi:10.2307/279189. ISSN 0002-7316. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  18. RealClimate: Sea will rise to levels of last Ice Age. 2009-10-27 (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  19. (Ingelesez) Ledford, Heidi. (2009-01-08). «Earliest Americans took two paths» Nature News  doi:10.1038/news.2009.7. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  20. Bortolini, Maria-Catira; Salzano, Francisco M.; Thomas, Mark G.; Stuart, Steven; Nasanen, Selja P. K.; Bau, Claiton H. D.; Hutz, Mara H.; Layrisse, Zulay et al.. (2017-04-28). «Y-Chromosome Evidence for Differing Ancient Demographic Histories in the Americas» American Journal of Human Genetics 73 (3): 524–539.  doi:10.1086/377588. ISSN 0002-9297. PMID 12900798. PMC PMC1180678. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  21. a b (Ingelesez) Meltzer, David J.. (2009-05-27). First Peoples in a New World: Colonizing Ice Age America. University of California Press ISBN 9780520943155. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  22. (Ingelesez) Reich, David; Patterson, Nick; Campbell, Desmond; Tandon, Arti; Mazieres, Stéphane; Ray, Nicolas; Parra, Maria V.; Rojas, Winston et al.. (2012-08-16). «Reconstructing Native American population history» Nature 488 (7411): 370–374.  doi:10.1038/nature11258. ISSN 0028-0836. PMID 22801491. PMC PMC3615710. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  23. (Ingelesez) Lyovin, Anatole. (1997-01-01). An Introduction to the Languages of the World. Oxford University Press ISBN 9780195081169. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  24. (Ingelesez) Mithun, Marianne. (2003-11-28). Studies of North American Indian Languages.  doi:10.1146/annurev.an.19.100190.001521. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  25. (Ingelesez) Vajda, Edward J.. (2010-01-01). «A Siberian Link with Na-Dene Languages» Archeological Papers of the University of Alaska 5 (New Series) (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).
  26. (Ingelesez) Fagan, Brian M.. (2005-01-01). Ancient North America: The Archaeology of a Continent. Thames & Hudson ISBN 9780500285329. (Noiz kontsultatua: 2017-04-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]