Iris (mitologia)
| Iris (mitologia) | |
|---|---|
| Antzinako Greziako erlijioa | |
| Ezaugarriak | |
| Jatorrizko izena | Ἶρις |
| Sexua | emakumezkoa |
| Familia | |
| Aita | Taumante |
| Ama | Electra (en) |
| Ezkontidea(k) | Zefiro |
| Seme-alabak | Eros eta Pothos (en) |
Iris, (grezieraz Ιρις, "ostadarra") jainkoen eta gizakein arteko mezularia da,[1] greziar mitologian. Taumante titana eta Elektra ozeanidearen alaba eta Arpien ahizpa da. Iliadan, jainkoen mezulari bezala deskribatzen da, baina, Odisean, paper hori Hermesek betetzen du. Iris, ostadarraren pertsonifikazioa da, gizaki eta jainkoen ituna eta ekaitzaren amaiera iragartzen duena. Zefirorekin ezkonduta dago, mendebaldeko haizearen jainkoa. heraren mezulari moduan agertzen da batez ere.
Iris, urrezko hegodun gazte birjina bat bezala irudikatzen da, haizearen abiaduran munduko mutur batetik bestera, itsasoko sakonguneetara eta behe mundura joanez. Heraren mezularia da bereziki,[1] eta Hermesekin lotuta dago, horren kaduzeoa sarri eramaten duelarik. Zeusen aginduz, Estigiako ura duen pitxer bat darama, zinaustea egiten duen oro lokartzen duena. Bere ezaugarriak kaduzeoa eta pitxerra dira. Hodeiei, mundua bustitzeko behar duten ur guztia ematen ere irudikatua da.
"Iris urrezko hagalak dituena", "Iris arina" eta "Iris anka arinak" ditu ohiko epitetoak.
Erreferntziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- RODRÍGUEZ LÓPEZ, María Isabel (2004) «Iris, la mensajera de los dioses. (Estudio iconográfico de sus representaciones en el arte griego)» Anales de Historia del Arte, ISSN: 0214-6452, 14, 7-31. or.