Irulegi (Aranguren)

Koordenatuak: 42°46′46″N 1°30′48″W / 42.779458°N 1.5134228°W / 42.779458; -1.5134228
Wikipedia, Entziklopedia askea
Irulegi
Datu orokorrak
Garaiera893 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°46′46″N 1°30′48″W / 42.779458°N 1.5134228°W / 42.779458; -1.5134228
MendikateaArangurengo mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaAranguren
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLakidain (Aranguren),
Idoate (Itzagaondoa)
LuberriLuberri
Geologia
GaraiaBrontze Aroa
Lehen Burdin Aroa
Bigarren Burdin Aroa
Erdi Aroa

Irulegi[1] Nafarroako mendi bat da, Arangurengo mendietako hirugarren mendi altuena. Itzagaondoa eta Arangurenen arteko mugan dago eta azken honetako Lakidain herrixka oso hurbil dagoenez Lakidaingo haitzak edo Peñas de Laquidáin izenez ere ezaguna da. 893 metroko garaiera du.

Gailurrean Erdi Aroko Irulegiko gaztelua zegoen, zein azken hamarkadan induskatu eta berreskuratua izan den. Halaber, gaztelu aurreko lautadan erromatarrak iritsi aurreko Burdin Aroko eta Brontze aroko herrixka bat egon zen. 2020 urte inguruan hura induskatzeari ekin zioten eta aurkikuntza handiak erdietsi, Irulegiko eskua delakoa kasu.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria "hirur egi" litzateke[2]. Erdiko "R" horri "L" bilakatzen da disimilazio prozesu baten bidez. Beste teoria batzuek iratxe hitza ikusten dute lehen zatian, edo hiri izenaren forma zaharra.[2]

Igoera ohikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdetik, Idoatetik ere igotzen bada ere, igoerarik erabiliena mendebaldetikoa da, Lakidainen hasten dena. 45 bat minututan tontorrera heltzen da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mendi-zerrenda EMFko webgunean.
  2. a b (Gaztelaniaz) Belasko, Mikel. (2013). Irulegi. Mikel Belasko. Toponimia. (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.