Irulegiko gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Irulegiko gaztelua
Irulegui - Vista general ascenso.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Lakidain
Koordenatuak 42° 46′ 36″ N, 1° 30′ 53″ W / 42.7766416°N,1.5146903°W / 42.7766416; -1.5146903Koordenatuak: 42° 46′ 36″ N, 1° 30′ 53″ W / 42.7766416°N,1.5146903°W / 42.7766416; -1.5146903

Irulegi gaztelua Lakidainen zegoen Erdi Aroko gaztelua izan zen, izen bereko mendiaren gailurrean zegoena. 1374an Gonzalo Ruiz de Eransus alkaidea bertan bizi zen. 1494an Katalina I.a Nafarroakoak gaztelua eraistea agindu zuen beaumondarren beldur.

Erdi Aroko gaztelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerrian hobekien ezagutzen eta mantentzen den Nafarroako Erresumako Erdi Aroko gotorlekua da. Arangurengo udalerriak bertako herritarrekin, Larrazkoa elkartearekin, Nafarroako gobernuarekin eta Aranzadi Zientzia elkartearekin batera gazteluan ikerketa arkeologikoak egin eta berreraiki zuten.[1][2]

Ingurune topografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gailurrak malkar harritsu bat du iparraldean, eta beste latitudeetan mendi-mazelak. Hegoaldean, alderik irisgarrienean eta beraz albo hori babesteko, ur-hobia zuen.

Gazteluaren ezaugarriak eta egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da ziur ezagutzen zein urtetan eraiki zen gotorlekua. XII. mendetik aurrera, gaztelu baten informazioa dago baina baliteke aurretik eraiki izan.Gotorleku hori alkaideen bizileku izan zen, gotorlekua kontserbatzeko, zergak kobratzeko eta Nafarroako hiribururako bidea zaintzeko betebeharra baitzuten.[3]

Irulegiko gaztelua
Irulegiko gaztelua goitik ikusia

Iñaki Sagredoren ustetan[4], haren kokaleku estrategikoak eta inguruko gotorlekuekin duen ikus-komunikazioak pentsarazten dute Iruñeko erresumaren hastapenetan eraiki zela. Garai haietan, gotorlekuetan oinarritzen zen Iruñerriko baskoien defentsa-sistema; arabiarrak zien frankoen mugimenduak zelatatzeko. Sortu berria zen Iruñeko erresuma haren defentsa-sistema desfasatuz joan zen mugak zabaldu ahala. Ordurako, mugak ez zeuden Tafallan edo Monjardingo gazteluan, Ebro ibaitik haratago baizik, eta, gotorleku horien erabilgarritasuna txikituz joan zen. Baskoien hasierako gotorleku horiek espetxe edo bizileku gisa erabiltzen hasi ziren; baina, gerra-garaietan, beren izaera militarra berreskuratzen zuten.

Agaramontarren eta Beaumontarren arteko gerra zibilean Leringo kondea zen gazteluaren jabea, eta, XIV. mendearen bukaera hartan, Juan Mearin beaumontarra zen hango alkaidea. Hala ere, 1494ko irailaren 19an, Joanes III eta Katalina I Nafarroako errege-erreginek berreskuratu zuten gotorlekua. Urte hartako abenduan, Juan Garrok eta Remonet kapitainak hura suntsitzeko agindua jaso zuten, baliogabekotzat eta garestitzat jotzen baitzen. Suntsitze horrekin saihestu nahi zutela Gaztelaren hurbileko jendeak hiriburutik hain hurbil jabetzak izatea. Almenak eta harresiaren parte bat, defentsa-ateak eta bestelako elementuak eraitsi zituzten; hala ere, ez dirudi kalte horiek erabat baliogabetu zutenik gaztelua, eta, segur aski, dorre nagusiak bizilekua izaten jarraitu zuen. Denborak eta moldatzeko dirurik ezak gazteluaren behin betiko suntsipena ekarri zuten.[4]

Burdin Aroko herri gotortua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean Javier Armendariz Martijak bertako burdin aroko herria, beretzat oppidum-a ikertu zuen eta esan zuen hau zela, Iruñerria egituratzen zuen herrietako bat zela.[5] 2020. urtean Mattin Aiestaran arkeologoak zuzendutako taldeak erromatarren aurreko herri gotortua azalarazteko lurra zundatzen hasi ziren, aurreko bi urteetan ikerketa geofisikoak egin ostean.

Azterketa geofisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi urtez aritu ziren sonarrak eta radarrak erabiltzen, lurpean egon zitekeena aztertzen. Horien bidez, irudika daiteke, lur azpian ezkutatu dituen eraikinen egiturak. Horrela jakin zuten Burdin Aroko eraikin bat bazegoela han, harrizko eta pezozko hormak zituena.

Indusketako aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indusketan, ontziak topatu dituzte, aleak ehotzeko errotarriak, eta baita baskoi haiek hazten eta ehizatzen zituzten animalien zantzuak ere.

Umetxo bat ere topatu zuten; jaio aurretik baino apur bat lehenago edo ondoren hil zen, amaren haurdunaldiaren 34-36. aste inguruan.[6] Burdin Aroko herrixka askotan aurkitu izan dira haur jaioberriak etxe barruan edo etxearen horman, teilatupean lurperatuta. Euskal Herrian, gainera, ohitura hori mendeetan zehar mantendu da aldaketa gutxirekin. Helduen gorpuzkiak, ordea, erre egiten zituzten.[7]

Herria babesteko, sei metroko harresiak zituen. Herriak, denera hamar bat hektarea hartzen zituen, soroak eta belardiak barne. Harresietako gune bat apropos suntsituta dagoela behatu dute, eta bizilekuari su eman ziotela. Erromako Inperioa Euskal Herrian zabaltzeak «prozesu gatazkatsuak eta ezegonkortasuna» eragin zituela adierazi dute, eta indusketak horiek hobeto ulertzen lagunduko duela. Hedabideetara zuzendutako ohar batean, Aranzadi Zientzia Elkarteak adierazi zuen «Horrek guztiak agerian uzten du Irulegi fase kronologiko zabalak barneratzen dituen aztarnategia dela, eta arrazoi hori dela eta, erreferentziala izango da Iruñeko arroko bilakaera historikoa ezagutzeko».[6]

«Irulegiko hedapena eta hiri garapena garrantzitsuak dira Pirinioaurreko arroetako Nafarroako kokaleku ereduak ulertu ahal izateko. Izan ere, itxuraz, gainera, Ebro ibarraren eta mendi ingurunearen arteko lotura ziren«, esan zuen Mikel Aiestaranek.[6]

Indusketen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa-proiektua 2007an abiatu zen, Aranguren ibarreko Udalak elkarlan-akordioa sinatu zuenean Aranzadi Zientzia Elkartearekin.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Irulegiko Gaztelua: 2018ko Irailak 27-29» Ayuntamiento de Aranguren / Aranguren Ibarreko Udala . Noiz kontsultatua: 2020-07-09.
  2. «Erdi Aroko Irulegi (Aranguren) gazteluaren zaharberritze eta musealizazio lanen bukaera» Ayuntamiento de Aranguren / Aranguren Ibarreko Udala . Noiz kontsultatua: 2020-07-09.
  3. (Gaztelaniaz) Vigot, Iñigo. (2017-04-04). «"Iruñerria recupera los castillos destruidos tras la conquista". Naiz» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-07-09.
  4. a b (Gaztelaniaz) NAFARRA. (2016-09-15). «Castillo de Irulegi-ko gaztelua» NAFARRA . Noiz kontsultatua: 2020-07-09.
  5. (Gaztelaniaz) Armendariz Martija, Javier. (2005). «Propuesta de identificación delcampamento de invierno dePompeyo en territorio vascón» Trabajos de arqueología Navarra (18): 41-64.
  6. a b c Lartzanguren, Edu. «Burdin Aroko umetxo baskoi baten gorpuzkiak aurkitu ditu Aranzadik Nafarroan» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-07-09.
  7. Fernandez Crespo, Teresa. "Los enterramientos infantiles en contextos domésticosen la Cuenca Alta/Media del Ebro: a propósito de lainhumación del despoblado altomedieval de Aistra (Álava)". Munibe, 59, 199-217 or. Donostia. 2008. ISSN 1132-2217. Eskuragarri hemen: http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/2008199217AA.pdf (ikusia: 2020-07-09)
  8. Narbarte Hernandez, Josu. (2020). «Baskoien herri gotortu bat Pirinioen magalean» Argia (Argia) . Noiz kontsultatua: 2020-07-13.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]