Isabel I.a Bragantzakoa
Isabel I.a Bragantzakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1871 - 1889
1846 - 1889 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Rio de Janeiro, 1846ko uztailaren 29a | ||||
Herrialdea | Brasil | ||||
Heriotza | Château d'Eu (en) , 1921eko azaroaren 14a (75 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Cathedral of Petrópolis (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Petri II.a Brasilgoa | ||||
Ama | Teresa Kristina Borboi Bi Sizilietakoa | ||||
Ezkontidea(k) | Prince Gaston, Count of Eu (en) (1864ko urriaren 15a - 1921eko azaroaren 14a) | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | |||||
Leinua | Braganza etxea | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | portugesa frantsesa brasildar portugesa ingelesa alemana | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | aristokrata eta erregeordea | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Isabel Kristina Leopoldina Augusta Mikaela Gabriela Rafaela Gonzaga de Braganza e Borbon, tronuratzean Elisabet I.a Bragantzakoa izena hartu zuena (Rio de Janeiro 1846ko uztailak 29-1921eko azaroak 14), Brasilgo printzesa inperiala eta erregeordea izan zen.
Brasilgo azken enperadorea izan zen Pedro II.a Brasilgoa eta Teresa Cristinaren alaba izan zen. Euren alaba nagusi eta tronurako oinordeko bezala, inperioaren erregeordetza hartu zuen hiru aldiz, bere aita bidaian zegoela. Erredentorea bezala ezagutzen da, horietako batean, esklabutza abolitu baitzuen Brasilen, honek, familia inperiala eta lurjabe esklabista boteretsuekin aurrez aurre jarri zituelarik.
Gaston Orleansekoa, Euko Kontearekin, nor Luis Filipe Frantziakoa errege frantsesaren biloba zen. Lau seme alaba izan zituen:
- Luiza Victoria Orleans-Bragantzakoa (1873)
- Pedro de Alcántara Orleans-Bragantzakoa (1875-1940)
- Luis Felipe Orleans-Bragantzakoa (1878-1920)
- Antonio Gaston Orleans-Bragantzakoa (1881-1918)
Bere familiarekin bizi izan zen Isabel Jauregian, gaur egun Guanabara Jauregia deitua. Hiru aldiz hartu zuen erregeordetza (1871 eta 1872 bitartean, 1875 eta 1876 bitartean eta, azkenik, 1887 eta 1888 bitartean), garai hauetan, Sabel Askatasun Legea (Brasilen jaiotako esklabuen seme-alabak askatzen dituena), zigortutako gotzain eta presoentzako amnistia bat eta Lege Aureoa (Brasilen esklabutzaren abolizioa suposatu zuena) aldarrikatu zituen. Urrezko Arrosarekin saritu zuen Leon XIII.a aita santuak. Brasilen errepublika aldarrikatu zenean, Frantzian erbesteratu zen.
Bere aita hil zenean, Brasilgo tronuaren oinordekotza eskubideak jaso zituen, bera hiltzean, bere biloba Pedro Enrike Orleans-Bragantzakoari pasa zirelarik
Aurrekoa Pedro Alfonso Bragantzakoa eta Borboi-Bi Sizilietakoa |
Brasilgo printzesa inperiala 1850-1891 |
Ondorengoa Pedro de Alcántara Orleans-Bragantzakoa |
Aurrekoa Pedro II.a Brasilgoa |
Brasilgo enperatriza 1891-1921 |
Ondorengoa Pedro III.a |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elisabet I.a Bragantzakoa |