Isoleuzina
Isoleuzina (Ile) konposatu organikoa da, C6H13NO2 formula duena, aminoazidoen klasekoa. Isoleuzinak bi estereozentro ditu, beraz, lau estereoisomero dit: L-isoleuzina eta D-isoleuzina enantiomeroak, batetik, eta L-allo-isoleuzina eta bere D-allo-isoleuzina enantiomeroa L-isoleuzinaren diasterisomeroak bestetik. L-Isoleuzina aminoazido proteinogeno esentziala da eta hainbat funtzio fisiologiko ditu, hala nola zauriak sendatzen laguntzea, hondakin nitrogenatuak desintoxikatzea, funtzio immunea estimulatzea eta hainbat hormonaren jariaketa sustatzea[1]. Hemoglobina sortzeko eta odoleko azukre- eta energia-mailak erregulatzeko beharrezkoa da. L-Isoleuzina muskulu-ehunetan kontzentratzen da gizakiengan. D-Isoleuzina bakterioen metabolitoan da[2]. Isoleuzina solidoa da. Uretan nahikoa disolbagarria da[3][4].
| Isoleuzina | |
|---|---|
| Formula kimikoa | C6H13NO2 |
| SMILES kanonikoa | 2D eredua |
| SMILES isomerikoa | CC[C@H](C)[C@H](N)C(O)=O |
| MolView | 3D eredua |
| Konposizioa | karbono |
| Mota | branched-chain amino acid (en) |
| Estereoisomeroa | D-isoleucine (en) |
| Tautomeroa | L-isoleucine zwitterion (en) |
| Ezaugarriak | |
| Azidotasuna (pKa) | 9,758 |
| Disolbagarritasuna | 0,09 g/100 g (etanol, 20 ℃) |
| Masa molekularra | 131,095 Da |
| Identifikatzaileak | |
| InChlKey | AGPKZVBTJJNPAG-WHFBIAKZSA-N |
| CAS zenbakia | 73-32-5 |
| ChemSpider | 6067 |
| PubChem | 6306 eta 7043901 |
| Reaxys | 1721792 |
| Gmelin | 17191 eta 58045 |
| ChEBI | 486381 |
| ChEMBL | CHEMBL1233584 |
| ZVG | 12930 |
| EC zenbakia | 200-798-2 |
| ECHA | 100.000.726 |
| CosIng | 34662 |
| MeSH | D007532 |
| RxNorm | 6033 |
| Human Metabolome Database | HMDB0000172 |
| KNApSAcK | C00001374 |
| UNII | 04Y7590D77 eta 5HX0BYT4E3 |
| NDF-RT | N0000146981 |
| KEGG | D00065 eta C00407 |
| PDB Ligand | ILE |
L-Isoleucina AUU, AUC eta AUA kodoien bidez adierazten da.
| L-isoleuzina | D-isoleuzina |
| L-allo-isoleuzina | D-allo-isoleuzina |
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]L-Isoleucina proteinen hidrolisiaren bidez lortzen da industrian[5].
Hainbat bide sintetiko ere deskribatzen dira literaturan, etsenplurako 2-bromobutanoaren eta dietil malonatoaren arteko erreakzioa[6].
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]L-Isoleuzinak hainbat erabilera ditu industrian, hala nola, aromatizatzailea eta dieta-osagarria (ariketa fisiko bortitzak egin ondoren errekuperatzeko baliatzen da) eta kosmetikoen formulazioan[7].
Iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dietako L-isoleuzinaren iturriak behikiak, oilaskoa, arrainak, esnekiak, arrautzak eta fruitu lehorrak dira[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Isoleucine. .
- ↑ «D-isoleucine (CHEBI:27730)» www.ebi.ac.uk (kontsulta data: 2025-12-17).
- ↑ Isoleuzina. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.
- ↑ (Ingelesez) PubChem. «L-Isoleucine» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-12-17).
- ↑ Lewis, R.J. Sr. (2007). ; Hawley's Condensed Chemical Dictionary 15th Edition. John Wiley & Sons, Inc, 711 or..
- ↑ (Ingelesez) «Organic Syntheses Procedure» orgsyn.org (kontsulta data: 2025-12-17).
- ↑ «Isoleucine - Hazardous Agents | Haz-Map» haz-map.com (kontsulta data: 2025-12-17).