Aminoazido esentzial

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Aminoazido esentzialak gure organismoak sintetizatu ezin dituen aminoazidoak dira eta, beraz, dietarekin hartu behar ditugunak.

Elikagai batzuek guk behar ditugun aminoazido esentzial guztiak dituzte. Elikagai horiek elikagai osoak direla esan ohi da. Haien artean okela, arrautzak, esnekiak eta soja daude, besteak beste. Lekaleek ere aminoazido esentzial horietako asko dituzte.

Uste dugunaren aurka, dieta barazkijale egoki batek aminoazido esentzial guztiez hornitzen gaitu. Zerealak eta lekaleak modu egokian konbinatuz lortzen da hori [1].

Dietarekin hartu behar ditugun aminoazido esentzialak hauek dira: leuzina, isoleuzina, lisina, metionina, fenilalanina, treonina, triptofano, balina eta histidina. Horretaz gain, ume txikiek ere argininaren beharra izan dezakete, haien hazkuntza prozesurako.

Aminoazido horien gabeziak proteinen gabezia dakar, eta sintoma asko eragiten ditu: hazkuntza murritza, immunitate-sistema ahula, digestio-aparatuaren, nerbio-sistemaren eta giltzurrunen asaldurak, ile ahula, etab.

Aipatu behar da espezie bakoitzak bere aminoazido esentzialak dauzkala. Gizakiak, esaterako, txakurrek edo katuek behar ez dituzten aminoazido esentzial batzuk ditu. Era berean, bakterio batzuk aminoazido guztiak sintetizatzeko gai dira eta beste batzuk, aldiz, ez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]