Israel Folau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Israel Folau
Bizitza
JaiotzaSydney1989ko apirilaren 3a (35 urte)
Herrialdea Australia
Hezkuntza
HeziketaMarsden State High School (en) Itzuli
Westfields Sports High School (en) Itzuli
Lurnea (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
JarduerakAustralian rules football player (en) Itzuli, hamahiruko errugbilaria eta hamabosteko errugbilaria
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Pisua97 kilogramo
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMendekostismoa
mormonismoa

israelfolau.com
Youtube: UCXrCg8lVT4wvLqP_oxx63rg Edit the value on Wikidata

Israel Folau (tongeraz: Isileli Folau; Minto, Hegoaldeko Gales Berria, 1989ko apirilaren 3a) australiar errugbilaria da, bai hamahiruko errugbian, bai hamabostekoan, aritu dena. Japoniako Errugbi Ligako Urayasu D-Rocksen jokatzen du 2021etik, hegaleko eta erdiko postuetan, eta Tongako selekzioan 2022tik.[1]

Hamahiruko errugbian eta australiar futbolean jokatu ostean, hamabosteko errugbiko New South Wales Waratahsek kontratatu zuen 2013an. Urte bereko ekainaren 22an egin zuen debuta Australiako selekzioarekin, Brisbanen, British and Irish Lionsen aurka;[2] 2013-2019 bitartean, 73 partida jokatu zituen Australiako talde nazionalarekin.

2019an, Australiako Errugbi Federazioak eten zuen haren kontratua, sare sozialetan mezu homofoboak argitaratu zituelako. 2020an hamahiruko errugbian jokatu zuen, Perpinyàko Dragons Catalans taldean, eta 2021ean hamabostekora itzuli zen, Japoniako Urayasu D-Rocksek kontrataturik. 2021ean World Rugbyk hautagarritasun arauak aldatu baitzituen, Tongako selekzioarekin jokatzeko aukera dauka, bere arbaso batzuk herrialde horretakoak direlako.[3]

Hamahiru errugbiko palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Melbourne Storm[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • National Rugby League
    • finalista: 2008

Australiako selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Munduko Kopa
    • finalista: 2008

Hamabosteko errugbiko palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Waratahs[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australiako selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Première sélection pour Israel Folau avec les Tonga face aux Fidji. L’Équipe, 2022ko ekainak 20, lequipe.fr (Noiz kontsultatua: 2023-8-5).
  2. Israel Folau. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-8-5).
  3. Rugby: Israel Folau va faire son retour international avec les Tonga. SudOuest, 2022ko maiatzak 27, sudouest.fr (Noiz kontsultatua: 2023-8-5).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]