Super Rugby
Super Rugby | |
---|---|
Antolatzailea | SANZAAR |
Sorrera | 1996 (Super 12) 2006 (Super 14) 2010 (Super Rugby) 2022 (Super Rugby Pacific) |
Eremua | Australia Fiji Ozeano Bareko uharteak Zeelanda Berria |
Taldeak | 12 |
Maila | 1 |
Garaipen gehien | Crusaders (12) |
Txapelduna | Crusaders (2023) |
Webgunea | www.sanzarrugby.com |
Super Rugby nazioarteko errugbi txapelketa da, Hego Hemisferioko kluben artean jokatzen den garrantzitsuena. Gaur egun, Australiako, Fijiko, Zeelanda Berriko eta Pazifikoko uharteetako taldeek hartzen dute parte, baina lehenago Argentinakoak, Hegoafrikakoak eta Japoniakoak ere aritzen ziren. Frantziako Top 14, Ingalaterrako Premiership eta Pro 14 ligekin batera, munduko lau liga indartsuenak osatzen dituzte.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1986 urtean sortu zen Hego Pazifikoko Txapelketan du jatorria. Bertan Australiako 2 taldek, Fijiko talde batek eta Zeelanda Berriko 3 taldek hartu zuten parte eta 1990 artean jokatu zen.
Gaur egungo txapelketa ordea 1996an hasi zen Super 12 izenarekin. Australia, Zeelanda Berria eta Hegoafrikako taldeak sartu ziren bertan. 2006an taldeen kopurua hamalaura gehitzean Super 14 izena hartu zuen. 2011. urtean Super 15 bihurtu zen. 2016an, Argentina eta Japoniako talde bana sartu ziren, Ligaren eremua nabarmen handitu zelarik.
2017an Hegoafrikako bi taldek (Cheetahs eta Southern Kings) Europako Pro 14 Ligan jokatzeko hautua egin zuten eta beraz 15 taldetako liga gelditu zen. COVID-19 pandemiak txapelketa eten zuen, eta ez zen 2020ko eta 2021eko denboraldietan jokatu. 2022an berrekin zitzaion txapelketari, eta harrezkero Ozeaniako taldeek soilik hartzen dute parte.
Lehiaketa sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020 artean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamabost taldeak irizpide geografikoak erabiliz egindako bost taldetako hiru konferentziatan banatzen dira:
- Australiako konferentzia: talde australiarrak eta talde japoniarra.
- Zeelanda Berriko konferentzia: Zeelanda Berriko taldeak.
- Hegoafrikako konferentzia: talde hegoafrikarrak eta talde argentinarra.
Talde bakoitzak 16 partida jokatzen ditu, zortzi bere konferentziakoak eta beste zortzi gainerako konferentziako taldeen aurka.
Konferentzia bakoitzeko talde onenak final laurdenetarako sailkatzen dira eta gainerako bost taldeak puntuazioz onenak izan direnek osatzen dute. Kanporaketa sistema erabiliz final handia jokatu eta bertan erabakitzen da Ligako txapelduna.
2022tik aurrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamabi taldek osatuko dute liga eta guztiek elkarren aurka jokatzen dute fase erregularrean. Ondoren sailkapen nagusiko zortzi lehenengoek txapelketarako play-offak jokatzen dituzte.
- Australia (5 talde)
- Fiji (talde bat)
- Ozeano Bareko uharteak (talde bat)
- Zeelanda Berria (5 talde)
Podiuma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020 artean Argentinako talde bat (Jaguares), Japoniako bat (Sunwolves) eta Hegoafrikako lau (Bulls, Lions, Sharks eta Stormers) izan ziren Super Rugby txapelketan. Hegoafrikarrek Hauen lekua hartzeko hiru talde berri sartu ziren; Fijiko Drua, Ozeano Bareko hainbat uhartetako Moana Pasifika eta 2017an atera zen Australiako Western Force itzuli zen.
Taldea | Hiria | Estadioa (edukiera) |
---|---|---|
Blues | Auckland | Eden Park (50.000) |
Brumbies | Canberra | Canberra Stadium (25.000) |
Chiefs | Hamilton | Waikato Stadium (25.800) |
Crusaders | Christchurch | Rugby League Park (18.000) |
Drua | Suva | Churchill Park (11.000) |
Highlanders | Dunedin | Forsyth Barr Stadium (30.748) |
Hurricanes | Wellington | Westpac Stadium (34.500) |
Melbourne Rebels | Melbourne | Rectangular Stadium (29.500) |
Moana Pasifika | Auckland (Zeelanda B.) | Mount Smart Stadium (30.000) |
Queensland Reds | Brisbane | Suncorp Stadium (52.500) |
Western Force | Perth | Perth Oval (20.500) |
Waratahs | Sydney | ANZ Stadium (83.500) |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Super Rugby
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Taldeak | Txapelduna | Emaitza | Txapeldunordea |
---|---|---|---|---|
1996 | 12 | Blues | 45-21 | Sharks |
1997 | 12 | Blues | 23-7 | Brumbies |
1998 | 12 | Crusaders | 20-13 | Blues |
1999 | 12 | Crusaders | 24-19 | Highlanders |
2000 | 12 | Crusaders | 20-19 | Brumbies |
2001 | 12 | Brumbies | 36-6 | Sharks |
2002 | 12 | Crusaders | 31-13 | Brumbies |
2003 | 12 | Blues | 21-17 | Crusaders |
2004 | 12 | Brumbies | 47-38 | Crusaders |
2005 | 12 | Crusaders | 35-25 | Waratahs |
2006 | 12 | Crusaders | 19-12 | Hurricanes |
2007 | 14 | Bulls | 20-19 | Sharks |
2008 | 14 | Crusaders | 20-12 | Waratahs |
2009 | 14 | Bulls | 61-17 | Chiefs |
2010 | 14 | Bulls | 25-17 | Stormers |
2011 | 15 | Queensland Reds | 18-13 | Crusaders |
2012 | 15 | Chiefs | 37-6 | Sharks |
2013 | 15 | Chiefs | 37-22 | Brumbies |
2014 | 15 | Waratahs | 33-32 | Crusaders |
2015 | 15 | Highlanders | 21-14 | Hurricanes |
2016 | 18 | Hurricanes | 20-3 | Lions |
2017 | 18 | Crusaders | 25-17 | Lions |
2018 | 15 | Crusaders | 37-18 | Lions |
2019 | 15 | Crusaders | 19-3 | Jaguares |
2020¹ | 15 | Bertan behera | ||
2021² | 15 | Bertan behera | ||
2022³ | 12 | Crusaders | 21-7 | Blues |
2023 | 12 | Crusaders | 25-20 | Chiefs |
2024 | 12 | Blues | 41-10 | Chiefs |
- ¹ 2020. urteko Super Rugby txapelketa bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren eraginez.
- ² 2021. urtean eskualdeko ligak jokatu ziren.
- ³ 2022tik aurrera Ozeaniako taldeek soilik hartuko dute parte.
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldeka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Txapelduna | Finalista | Garaipen urteak |
---|---|---|---|
Crusaders | 12 | 4 | 1998, 1999, 2000, 2002, 2005, 2006, 2008, 2017, 2018, 2019, 2022, 2023 |
Blues | 4 | 2 | 1996, 1997, 2003, 2024 |
Bulls | 3 | 0 | 2007, 2009, 2010 |
Brumbies | 2 | 4 | 2001, 2004 |
Chiefs | 2 | 2 | 2012, 2013 |
Waratahs | 1 | 2 | 2014 |
Hurricanes | 1 | 2 | 2016 |
Highlanders | 1 | 1 | 2015 |
Queensland Reds | 1 | 0 | 2011 |
Herrialdeka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdea | Garaipenak | Finalistak | Talde txapeldunak (kopurua) |
---|---|---|---|
Zeelanda Berria | 19 | 11 | Crusaders (12), Blues (3), Chiefs (2), Highlanders (1), Hurricanes (1) |
Australia | 4 | 6 | Brumbies (2), Waratahs (1), Queensland Reds (1) |
Hegoafrika | 3 | 8 | Bulls (3) |
Argentina | 0 | 1 | |
Japonia | 0 | 0 |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala