Edukira joan

Israel Kamakawiwo'ole

Wikipedia, Entziklopedia askea
Israel Kamakawiwo'ole
Bizitza
JaiotzaHonolulu1959ko maiatzaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoahawaiiar natiboa
HeriotzaHonolulu1997ko ekainaren 26a (38 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakhawaiiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea eta musikaria
Lantokia(k)Hawaii eta Hawaii uharteak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Iz
Genero artistikoamusic of Hawaii (en) Itzuli
herri-kanta
reggaea
Ahots motakontratenorra
Musika instrumentuaukelelea
ahotsa
DiskoetxeaMountain Apple Company (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaHawaiian sovereignty movement (en) Itzuli

izhawaii.com
IMDB: nm0436377 Youtube: UCvrbAKQaHCNFwnbrGHbCi-Q Spotify: 4ogvuDRerGhZfSf7TtzHlr iTunes: 4218340 Musicbrainz: e7ae37b1-624f-47b9-bf4f-53b52ef19528 Songkick: 422327 Discogs: 476787 Allmusic: mn0000108852 Find a Grave: 64639201 Deezer: 256328 Edit the value on Wikidata

Israel "IZ" Kamakawiwo'ole (1959ko maiatzaren 201997ko ekainaren 26) musikari hawaiiar oso ezaguna izan zen. Bere kanta ezagunenak bertsio hauek dira: Over the Rainbow eta What a Wonderful World; aipatu behar dugu pot pourrí ezagun bat: Somewhere Over the Rainbow. Oso ahots pertsonala zuen eta askotan ukelele jotzen zuen. Haren estiloak hawaiiko musikarekin nahastuta jazz eta reggae estiloetako ezaugarriak zituen.

Israel Oahu uhartean jaio zen, 1959ko maiatzaren 20, eta Kaimuki komunitatean hezitua izan zen, Waikikiren inguruan. 11 urtez, bere anaia nagusiarekin, Skippy, musika-tresnak hasi zen jotzen eta Hawwaiiko beste musikariak ezagutu zituen: Peter Moon eta Don Ho. Nerabetasunean familiarekin batera Makaha-ra joan zen eta han Louis Kauakahi, Sam Gray eta Jerome Koko ezagutu zituen. Haiekin, anaiarekin batera, "The Makaha Sons of Ni'ihau" sortu zuten. 1976tik aurrera Hawaii eta AEBetan ezagunak egin ziren. 1982an, Skippy Kamakawiwo‘ole anaia bihotzekoaren ondorioz hil egin zen. Urte berean Israel betiko neskalagunarekin ezkondu zen, Marlene, eta alaba bat izan zuten, Ceslieanne "Wehi".

1990ean, bakarlari gisa, lehen albuma plazaratu zuen: Ka'ano'i. Arrakasta handia izan zuen eta Honoluluko Arteen Akademiak saritu zuen. 1993an Facing Future argitaratu zuen, askoren ustetan bere ibilbidearen onena. Bigarren disko horrekin uhartetatik kanpo ezagutzera eman zen. 1994an fue elegido como la figura del espectáculo del año en Hawái de acuerdo con la Hawaii Academy of Recording Arts-ek (HARA) Hawaiiko espektakuluaren pertsona ospetsuean izendatu zuen. Baina haren osasunak okerrera egin zuen eta haren bizitza mugatzen joan zen. Haren arazo nagusiak gizentasuna eta horrek arnas-aparatuan ekarri zizkion ondorioak izan ziren. 340 kiloko pisua izatera heldu zen. Azkeneko urtetan kristautu egin zuen. 1997ko ekainaren 26 hil egin zen eta bere errautsak 10.000 pertsonen aurrean itsasoan zabaldu zituzten.[1]

Israel Hawwaiiko musikaren kantari nagusia bezala onartua izan da. Artxipielagoaren kultura eta baloreak defenditu zituen eta baita haren independentzia ere.

Israel Kamakawiwo'ole pantailetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren kantak film eta telesail askotan erabili izan dira. Hona hemen batzuk: K-PAX, Meet Joe Black, Finding Forrester, Son of the Mask, 50 First Dates, Fred Claus eta IMAX: Hubble 3D. Eta telesailetan: ER, American Dad!, Scrubs, Cold Case, Glee, South Pacific, LOST, Storm Chasers, Life on Mars...

The Makaha Sons of Ni'ihau taldearekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1976: No Kristo
  • 1977: Kaheao O Keale
  • 1978: Keala
  • 1978: Live at Hank's Place
  • 1979: Makaha Sons of Ni`ihau
  • 1981: Mahalo Ke Akua
  • 1984: Puana Hou Me Ke Aloha
  • 1986: Ho`Ola
  • 1990: Makaha Bash 3
  • 1991: Ho`Oluana
  • 1999: Na Mele Henoheno (1 eta 2)

Bakarlari gisa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1989: ke linido Ano`I
  • 1993: Facing Future
  • 1995: E Ala E
  • 1996: In Dis Life
  • 1999: IZ In Concert: The Man and His Music
  • 2001: Alone in IZ World
  • 2002: Island Music, Island Continue
  • 2002: The Man And His Music
  • 2002: Hot Hawaiian Nights'.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]