Daishō-in

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Daishō-in
大聖院
Chūgoku 33 Kannon Pilgrimage
[[]]
[[]]
Daisho-in temple-01.jpg
Maniden eraikina
Kokapena
Herrialdea Japonia
Japoniako prefekturakHiroshima
Japoniako hiriaHatsukaichi
Kokapen fisikoa Itsukushima uhartea
Koordenatuak 34° 17′ 31″ N, 132° 19′ 07″ E / 34.29195°N,132.318475°E / 34.29195; 132.318475Koordenatuak: 34° 17′ 31″ N, 132° 19′ 07″ E / 34.29195°N,132.318475°E / 34.29195; 132.318475
Historia eta erabilera
Irekiera806
Erlijioa Q420739 Itzuli
Webgunea http://www.galilei.ne.jp/daisyoin/ www.galilei.ne.jp/daisyoin
Webgune ofiziala

Daishō-in (japonieraz: 大聖院?) , Itsukushima uhartean dagoen tenplu budista ezaguna da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Itsukushima santutegiaren ondoan dago, Misen mendiaren oinean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daishō-in Kōbō-Daishi (弘法大師) monje budistak sortu zuen 806 urtean, Daidō Aroaren lehenengo urtean. Kōbō-Daishi, "Kūkai" izenaz ezagunagoa, Japoniako monjerik famatuenetakoa da berak fundatu baitzuen Budismoaren Shingon eskola. Kōbō-Daishi berak piztutako suak bizirik iraun ditu 1.200 urte. Su hau berau da Hiroshimako Bakearen Memorialaren parkean piztuta dagoena.

XII mendearen hasieran Toba enperadoreak agindu inperial bidez Daishō-in tenplua ezarri zuen nazioaren bake eta segurtasunarengatik errezu egiteko toki nagusi. Ordutik aurrera enperadoreekin erlazio estua izan zuen, baita Meiji berrezarkuntzaren ondoren ere, Meiji enperadorea bera bertan izan zen 1885ean.

1991eko irailaren 27an tifoi batek nabarmen kaltetu zuen eta 1998ko urriaren 10ean berreraikuntzak bukatu izanagatik zeremonia berezia egin zen.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

27 toki aipagarri ditu tenpluak. Hona hemen aipagarrienak:

  • Niomon atea: Tenpluaren sarrera nagusia da. Nio errege zaindari bi daude bertan, hauek gaizkia tenplua sartzea eragozten dute.
  • Reiko-han: Tenpluaren altxorrak erakusteko egindako eraikina da. Fudo Myō-ō eserita dagoen estatua itxura horretako Japoniako zaharrena da.
  • Rakan estatuen bidea: 500 Rakan estatua ertzean dituen eskailerak Tenplurako bidea markatzen du. Estatua bakoitzak aurpegi-espresio desberdina du.
  • Kanpaia: Aintzina goizean, eguerdian eta arratsaldean jotzen zen, orain errezu orduetan bakarrik.
  • Kannon-dō: Beheko eraikin handiena da. Bertan aipagarroak dira Juichimen Kanzeon Bosatsu errukiaren jainkoaren irudia. 11 buru dituen jainkoa da eta Lurreko izaki bizidun guztiak zaindu eta babesten ditu. Izatez jainko xintoista da, honek erakusten du budismo eta xintoismoaren arteko lotura handia. Tibeteko monje budistek egindako mandala erraldoia ere bertan dago. Azkenik eraikinaren azpian pasabide ilun bat dago hainbat jainko budisten irudiak dituena.
  • Chogukan-dō: Kannon-do eraikinaren parean dago eta barnean dituen Fudo Myō-ōren estatua ugariengatik da ezaguna. Jainkoak itxura bortitza du, deabrua suntsitzeko daukan determinazioa erakusten duena. Mila Fudo estatua daude guztira, denak ere erromesek oparitan emandakoak. 33 Kannon Bosatsu ere baditu, izan ere errukiaren jainko hau 33 aldiz berpzitu zela baitio budismoak.
  • Maniden: Garaien dagoen eraikin handia da, tenpluko handiena hain zuzen ere. Erromesak bertara etortzen dira beren osasunaren alde eta bizitza luzea eskatzeko errezatzera. Hemen ere erromesek oparitutako Amida Nyorai budaren mila estatua daude. Buda hau argi infinituaren jainkoa da.
  • Misuzake Jizō: Maniden eraikinaren alboan zazpi Jizō estatua daude. Jainko honek hildako haur eta jaioberrien izpirituak zaintzen ditu. Erromesek urez bustitzen dute burutik behera.
  • Daishi-dō: Azkenengo eraikina da. Kōbō-Daishi bertan sakratu zen. Azpian Henjyokutsu leizea dauka, barnean argi apalean milaka irudi daude, Shikokuko 88 tenpluen erromesbideko tenpluen irudiak bertan daude argi apaletan. Bertan errezu egiteak erromesbidea egiteak beste balio omen du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daishō-in Aldatu lotura Wikidatan