Itsukushima santutegia

Koordenatuak: 34°17′45″N 132°19′11″E / 34.295833333333°N 132.31972222222°E / 34.295833333333; 132.31972222222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsukushima santutegia
厳島神社
 UNESCOren gizateriaren ondarea
eta
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Hiroshima
Japoniako hiriaHatsukaichi
Kokapen fisikoaItsukushima uhartea
Ur-masaŌno Seto (en) Itzuli
Koordenatuak34°17′45″N 132°19′11″E / 34.295833333333°N 132.31972222222°E / 34.295833333333; 132.31972222222
Map
Historia eta erabilera
Battle of Miyajima
Kangensai
KudeatzaileaItsukushima kannushi family
IzenaThree Goddesses of Munakata (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaShinden-zukuri (en) Itzuli
Azalera431,2 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia776
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea1996 (XX. bilkura)
Kontaktua
Helbidea広島県廿日市市宮島町1-1 eta 1-1 Miyajima-chō, Hatsukaichi-shi, Hiroshima-ken, 739-0588
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Itsukushima santutegia (japonieraz: 厳島神社 Itsukushima-jinja?) Japoniako Hiroshima prefekturan, dagoen jinja ezaguna da. UNESCOk 1996an Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Itsukushima uhartean kokaturik dago, Misen mendiaren oinean eta administratiboki Hatsukaichi hiriari dagokio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santutegia sarritan suntsitua izan da baina pentsatzen da lehenengoa 593 urtean eraiki zela, hala ere 811tik aurrera agertzen da agirietan. Gaur egungo santutegiaren itxura 1168an finkatu zuen ordea Taira no Kiyomori gerlariak.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsukushima santutegia kaietako nasen itxurako plataformen gainean eraiki zen Badian flotatzen ari den tenplua dela ematen du.

Jinja guztien sarrera markatzen duen toriia bera ere uretan sartuta dago, aintzina berau baitzen uharterako sarrera nagusia. Ate gorria 1168tik bertan izan bada ere gaur egungoa 1875ean eraikitakoa da. 16 metrotako garaiera du eta Japoniako hiru ikuspegi ederrenen artean dago Amanohashidate eta Matsushimarekin batera. Itsasbeheran ura atzera egin eta toriiraino hareatan oinez joan daiteke. Ohikoa izaten da ateari argazkiak ateratzen ari diren turisten artean bertakoak mariskoa batzen ikustea.

Eraikin nagusiaren ondoan 1590an eraikitako no antzokia dago.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santutegia xintoismoarentzako itsasoaren eta ekaitzen jainkosa den Susano-o no Mikotoren hiru alabei dedikatua dago.

Itsukushima uhartea bera sakratua da eta ezin da zuhaitzik moztu, eta bertan jaio edo hiltzea ere debekaturik dago. Hegaztientzat paradisua da eta oreinak libre dabiltza Mijayima herrian. 1555an Miyajimako borroka eman zen uharte horretan eta irabazleek den-dena garbitu zuten: hildako guztiak kontinentera eraman zituzten, eraikuntzak garbitu zituzten eta lurra bera ere aldatu zuten. Gaur egun hiltzeko eta jaiotzeko debekua mantentzen da.[1]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Turnbull, Stephen R. (1977). The Samurai: A Military History. New York: MacMillan Publishing Co. p. 133.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]