Edukira joan

Itziar Alduntzin Navarro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itziar Alduntzin Navarro

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakItziar Alduntzin Navarro
JaiotzaLeitza, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : kazetaritza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, irrati-esataria eta kazetaria

Itziar Alduntzin Navarro (Leitza, Nafarroa, 1976) euskal kazetaria eta komunikatzailea da, irratian egindako lanagatik ezaguna. 1998an Euskadi Gaztean hasi zen lanean, 2012ra arte, eta goizetako Salgai saioarekin oso ezagun egin zen. 2012tik 2017ra Euskadi Irratian egin zuen lan, musika saioak eta udako saioak aurkeztuz. 2017 eta 2020 bitartean Onda Vasca Gipuzkoa irratiko magazina aurkeztu zuen. Irratiko lanaz gain, 2000ko hamarkadaren hasieran Sorginen laratza saioan aritu zen, eta ETBko beste hainbat saiotan ere kolaboratu du. 2020an telebistara itzuli zen Dantzatzen den herria saioa aurkeztuz ETB1en, eta 2020ko irailean ETB2ko arratsaldeetako Qué me estás contando saioa aurkezten hasi zen, 2021era arte. Gaur egun Euskadi Irratiko esataria da.

Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta hirugarren mailan bekadun hasi zen Euskadi Irratian.[1][2] Sei hilabetez bertan aritu ondoren, Euskadi Gaztean aritzeko probetara aurkeztu eta kontratatu egin zuten.[3] 1998ko uztailaren 11n hasita, 15 urtez Euskadi Gaztea irratiko esataria izan zen.[4] Hasierako bi urteetan asteburuetan aritu zen, Uhinak astintzen (1998-1999) eta Topaleku (1999-2000) saioetan.[1] 2000n Iparragirre Sari bat jaso zuen Topaleku irratsaioan egindako lanagatik.[3] Ondoren Top Gaztea (2000-2001) saioan aritu zen, eta Salgai goizeko saioa aurkezteagatik egin zen ezagun, Edurne Garmendiarekin eta Eli Legardarekin batera.[5][6] 2001ean Gaztea Sarien jaialdia aurkeztu zuen, Joseina Etxeberriarekin.[7]

Irratiko lana utzi gabe, 2000n telebistan hasi zen. Bi urtez Sorginen laratza saioko aurkezlea eta kolaboratzailea izan zen, 2000tik 2002ra.[1] Bestalde, Gaztean zebilela Bostak Kanarietan saioa egin zuen Euskadi Irratirako. Euskal Telebistako hainbat programatan kolaboratu zuen, hala nola, Festaburu (2000) eta Begia gose (2003).

2012 eta 2017 bitartean Euskadi Irratian egin zuen lan, besteak beste, Kantu kontari (2012-2015) eta Blai (2016-2017) irratsaioetan. 2015ean EITBko erregulazio txostenean sartu zen, eta Euskadi Irratitik kaleratua izan zen.[8]

2017an Onda Vasca Gipuzkoara igaro zen, eta hiru urtez Gipuzkoako Kale Nagusia magazina gidatu zuen, 2020ra arte. 2018an euskal rocka ardatza zuen Esker1000 dokumentalean parte hartu zuen.[9] 2020an Dantzatzen den herria lehiaketa aurkeztu zuen ETB1en.[10]

2020ko irailean Qué me estás contando arratsaldeko magazina aurkezten hasi zen ETB2n.[11] 2021eko otsaila eta apirila bitartean aurkezle nagusia izan zen, Arantza Ruizek (2019tik lan horretan zegoen aurkezleak) saio utzi baitzuen. 2021eko apirilean aurkezle berria Asier Odriozola izango zela iragarri zuen EITBk, eta Alduntzinek aurkezle laguntzaile gisa jarraitu zuen.[12] Saioa 2021eko irailean amaitu zen.[13]

Saioa amaitu zenean, Euskadi Irratian esatari lanak egiten hasi zen. Gaur egun Baipasa saioko esatarietako bat da. 2022ko udan Faktoria saioko magazina aurkeztu zuen.[14]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leitzarra jaiotzez, gaur egun Donostian bizi da.[15]

Telebista saioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Saioa Katea Oharrak
2000-2002 Sorginen laratza ETB1 Kolaboratzailea / aurkezlea
2000 Festaburu ETB1 Gonbidatua (atal 1)
2001 Festaro ETB1 Gonbidatua (atal 1)
2001 El factor humano ETB2 Gonbidatua (atal 1)
2003 Begia gose ETB1 Aurkezlea
2012 Finlandia ETB1 Gonbidatua (atal 1)
2014 A ze bandaǃ ETB1 Epaile gonbidatua (atal 1)
2020 Gure kasa ETB1 Gonbidatua (atal 1)
2020 Dantzatzen den herria ETB1 Aurkezlea (8 atal)
2020-2021 Qué me estás contando ETB2 Aurkezlea
2021 Itxi liburuak ETB1 Gonbidatua (atal 1)
Urtea Saioa Emisora Oharrak
1998-1999 Uhinak astintzen Euskadi Gaztea Aurkezlea
1999-2000 Topaleku Euskadi Gaztea Aurkezlea
Iparragirre Sariaren irabazlea
2000-2001 Top Gaztea Euskadi Gaztea Aurkezlea
Salgai Euskadi Gaztea / Gaztea Aurkezlea
2010-2011 Top Dance Gaztea Udako programazioa
2011-2012 Gaztea formula Gaztea Aurkezlea
2012 Ze Martxa? Gaztea Aurkezlea
2012-2015 Kantu kontari Euskadi Irratia Aurkezlea
2016-2017 Blai Euskadi Irratia Udako saioa
2017-2020 Gipuzkoako Kale Nagusia Onda Vasca Aurkezlea
2022 Faktoria Euskadi Irratia Udako magazinaren aurkezlea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c ««20 urte nituenetik askatasun osoz lan egiten utzi didate» - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  2. Maya, Jon. (2001eko urriak 4). (pdf) Telebistatik kalera irtetean. Euskaldunon Egunkaria, 58 or..
  3. a b Belauntzaran, Eli. (2000ko otsailak 4). (pdf) Itziar Alduntzinː "Mikrofonoaren menpe erori naiz". Euskaldunon Egunkaria, 67 or..
  4. «Itziar Alduntzin Gazteako estudiora bueltatu da» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-01-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  5. Etxeberria, Julen. (2000ko irailak 8). (pdf) Edurne Ormazabalː «Euskal gizartean geroz eta isla handiagoa izan nahi dugu». Euskaldunon Egunkaria, 57 or..
  6. Ortega, Estibalitz. (2001eko abuztuak 11). (pdf) Itziar Alduntzinː «Leitzako koadrila gehiagotan ikusi nahiko nuke». Euskaldunon Egunkaria, 45 or..
  7. Urkizu, Urtzi. (2001eko apirilak 11). (pdf) Urtezko gazte onenak. Euskaldunon Egunkaria, 53 or..
  8. Urkizu, Urtzi. «Itziar Alduntzin esataria ere EITBko erregulazio txostenean» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  9. «Euskal rocka ardatz duen Esker1000 dokumentala egin dute - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  10. Urkizu, Urtzi. «ETBk 'Dantzatzen den herria' saioa estreinatuko du gaur gauean» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  11. Berria. «Itziar Alduntzin 'Qué me estás contando'-ko gidari» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  12. «Asier Odriozola kazetaria izango da QMEC saioaren aurkezle berria» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-04-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
  13. (Gaztelaniaz) «"Qué me Estás Contando" se despide de las tardes de ETB2; eskerrik asko!» EITB 2021-09-10 (Noiz kontsultatua: 2022-11-11).
  14. Urkizu, Urtzi. «Euskadi Irratiak bihar hasiko du udako sasoia, ahots berriekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-11).
  15. (Gaztelaniaz) Lakunza, Rosana. (2020ko abenduak 7). «Itziar Alduntzin: "Intento que los mensajes que doy no sean de miedo"» www.deia.eus (Deia) (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).