Itziar Cortes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itziar Cortes

Bizitza
JaiotzaZarautz1985eko irailaren 13a (38 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria
Enplegatzailea(k)Elhuyar Fundazioa
Lan nabarmenak
KidetzaE-makumeak
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: itziar-cortes-etxabe

Itziar Cortes Etxabe (Zarautz, Gipuzkoa, 1985ko irailaren 13a) informatikaria eta ikertzailea da.[1] Hizkuntzaren prozesamenduaren arloko aditua izanik, Hizkuntza eta Teknologia unitateko koordinatzailea da Elhuyarren, baita Zuzendaritza Taldeko kidea ere.[2][3][4]

Informatikaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Ingeniaritza Informatikako titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2007an bertan Hispavista-n ere aritu zen web-garatzaile gisa. Geroago 2011n Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra bukatu zuen.

Gaur egun, Hizketa-Teknologien arloko koordinatzailea da Elhuyarren.

Parte hartu du euskararako hainbat aplikazio informatiko plazaratzen, besteak beste Elhuyar hiztegia eta Elia.eus itzultzaile automatikoa, esaterako.[2][5][6]

e-makumeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez.[7] Gaia aztertzeko hainbat artikulu idatzi eta ponentzietan parte hartu zuen:

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itziar Cortés, Victoria Fernández, Itziar Irigoien. Informatika Ingeniaritzan emakumezko eta gizonezko ikasleen jarrera-azterketa konparatiboa. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria, Vol. 24, ISNN: 0212-9001. 2011.[8]
  • Itziar Cortés, Victoria Fernández, Edurne Larraza, Montse Maritxalar, Kepa Sarasola, Aitziber Zumarraga. Informatika generorik al du? ¿Tiene género la informática?. DVD bilingüe. Año 2008. Ed: UPV/EHU. ISBN: 978-84-6909026-8.
  • Itziar Cortés, Victoria Fernández, Edurne Larraza, Montse Maritxalar, Kepa Sarasola, Aitziber Zumarraga. Una invitación a la participación de la mujer en Ingeniería Informática. Poster presentado en las XIII Jornadas de Enseñanza Universitaria de la Informática (JENUI 2007), Teruel. pdf Publicado en las Actas de las Jornadas. Pag: 555-556. ISBN: 978-84-9732-620-9.

Ponentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itziar Cortés, Victoria Fernández, Itziar Irigoien. Comparative study of attitude of women and men in Computer Science. Poster presentado en el International Colloquium 2007, Empowering Women in Engineering and Technology. Tunez 2007.
  • Itziar Cortés, Victoria Fernández, Edurne larraza, Montse Maritxalar, Elena Lazkano, Kepa Sarasola. Una invitación a la participación de la mujer en Ingeniería Informática. XIII Jornadas de Enseñanza Universitaria de la Informática (JENUI 2007). Teruel.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. AgirrePerez, Iñaki. (2021-09-16). ««Gure lanak izan dezakeen emaitzarik onena hiztegia erabilia izatea da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  2. a b Berria. «Elhuyar hiztegiak 25 urte bete ditu, eta webgunea eta aplikazioa berritu ditu» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  3. «Nor gara | Elhuyar - Zuzendaritza Taldea» www.elhuyar.eus (Elhuyar Fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  4. «Lantaldea - Elhuyar Hizkuntza Teknologiak» hizkuntzateknologiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  5. Cortes Etxabe, Itziar; Aiestaran, Saroi Jauregi. (2019). «Itzultzaile automatikoa: mehatxua ala aukera?» SENEZ (50): 225–230. ISSN 1132-2152. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  6. Cortes Etxabe, Itziar. (2014). «Itzulpen automatikoaren magia eta mugak» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (304): 38–39. ISSN 2255-4998. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  7. e-makumeak Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko bilgunea.
  8. Garbizu Irigoien, Itziar; Fernández, Victoria Gonzalez; Cortés, Itziar Etxabe. (2012-10-18). «Informatika Ingeniaritzan emakumezko eta gizonezko ikasleek duten jarreraren azterketa konparatiboa» Ekaia. EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria 0 (24) ISSN 2444-3255. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]