Kepa Sarasola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kepa Sarasola
Kepa Sarasola batzar nagusia 2018.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1958 (59/60 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak informatikaria, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Kidetza Ixa taldea
Udako Euskal Unibertsitatea
Euskal Wikilarien Kultura Elkartea
http://ixa.si.ehu.es/node/121

Kepa Sarasola Gabiola (Begoña, Bilbo, Bizkaia, 1958) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Informatika Fakultatean lan egiten du 1981etik, Lengoaia eta Sistema Informatikoak sailean. EHUko Informatika Fakultateko dekanoa izandakoa da eta Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari 2018ko otsailaren 24tik[1].

Ikerlaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa Taldeko ikertzailea da, taldearen sortzaileetako bat da bera. 1988an defenditu zuen doktore tesia. Besteak beste, EHUko, Eusko Jaurlaritzako, Madrileko Ministerioko eta Europar Batasuneko deialdietako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. ELEKA SL enpresaren sorrera bultzatu zuen; enpresa hori spin-off gisa sortu zen 2002an. Nazioarteko 140 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[2] [3]

UEUkidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEUkidea da 1980tik, eta UEUko zuzendaria da egun 2018tik.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Kepa Sarasola, UEUko zuzendari berria: “Euskaraz dabilen unibertsitate ez-elitista bat sortzeko motorra eta legamia da UEU” | UEU365», www.unibertsitatea.net, http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/2018/02/26/kepa-sarasola-da-ueuko-zuzendari-berria/. Noiz kontsultatua: 2018-02-26  .
  2. Kepa Sarasola Google Scholar Citations webgunean
  3. Kepa Sarasolaren argitalpenak Ixa Taldearen webgunean

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian