Itziar Gonzalez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itziar Gonzalez
ItziarGD PSanpedro.jpg
Bizitza
Jaiotza Pasai San Pedro, 1989 (31/32 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez
Maxux Aranzabe
Hizkuntzak euskara
gaztelania
ingelesa
galiziera
Jarduerak
Jarduerak ikertzailea, hizkuntzalari konputazionala eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Ixa taldea
Udako Euskal Unibertsitatea

Itziar Gonzalez Dios (Pasai San Pedro, 1989) Ixa taldeko ikertzailea eta Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta kontrako jo ohi diren bi mundu batzen ditu bere jardunean: hizkuntzalaritza (Letrak) eta informatika (Zientziak).[1] 2014an #Txiotesia2 lehiaketa irabazi zuen bere tesi-lana 6 txiotan kontatuta.

Irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniar Filologian lizentziatu zen EHUn. Egun, Bilboko Ingeniaritza eskolako Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailean ari da euskara teknikoko irakasle izan da.

Ikerlaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitatean filologia ikasketak egin ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra ikasi zuen Donostiako Informatika Fakultatean. Gai horretan sartuta Hizkuntzalaritza konputazionalean aurkeztu zuen tesia 2016an. Euskarazko testu konplexuak automatikoki sinplifikatzeko metodo bat proposatu zuen. Hitz arraroak edo egitura sintaktiko luze eta zailak automatikoki ulergarriago bihurtzea zen bere ikerketaren helburua.[2][3] Tesia bukatu zuenetik ikerketan eta irakaskuntzan ere ibiltzen da.[4][5]

2014an Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen duen Txiotesia lehiaketako sari bat irabazi zuen.[6] Bere tesian egiten zuen azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala azaldu zuen.

Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eneko Bidegain eta Itziar Gonzalez-Dios 2014ko Txiotesia lehiaketako irabazleak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Itziar Gonzalez-Dios, hizkuntzalari konputazionala: “Ez nekien non ari nintzen sartzen; hortaz, ez nion beldurrik”» Zientzia Kaiera 2019-03-01 Noiz kontsultatua: 2020-11-14.
  2. Itziar Gonzalez-Dios hizkuntzalari konputazionala (Zientzia Kaiera) – Hizkuntza-teknologiak. Noiz kontsultatua: 2020-11-14.
  3. «Itziar Gonzalez-Dios: "Gizarteari zer ikertzen ari garen eta zer lortzen dugun adieraztea zor diogula ezin dugu ahaztu" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2020-11-14.
  4. (Ingelesez) Gonzalez-Dios, Itziar; Aranzabe, Maria Jesus; Diaz de Ilarraza, Arantza. (2016). «A Preliminary Study of Statistically Predictive Syntactic Complexity Features and Manual Simplifications in Basque.» Google Docs (Asociation for Computaional Linguistics, COLING-2020) Noiz kontsultatua: 2020-11-14.
  5. «Program - Workshop on Computational Linguistics for Linguistic Complexity (CL4LC)» sites.google.com Noiz kontsultatua: 2020-11-14.
  6. «Egitura sintaktiko konplexuen identifikazioa eta sinplifikazio automatikoa euskararen tratamendu automatikoan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
  7. «Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain dira #Txiotesia2 lehiaketako irabazleak» sustatu.eus Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
  8. «#txiotesia2: txioak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
  9. «Txiotesia txapelketako Irabazleak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2020-11-14.
  10. «46 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo #txiotesia2 lehiaketan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2020-02-17.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]