Itziar Mujika Irastorza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itziar Mujika Irastorza
Bizitza
Izen osoaItziar Mujika Irastorza
JaiotzaDonostia1904ko urriaren 10a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1992 (87/88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna eta politikaria
KidetzaEmakume Abertzale Batza

Itziar Mujika Irastorza (Donostia, 1904ko urriaren 10a - 1992) gipuzkoar abertzalea eta irakaslea izan zen. Emakume Abertzale Batza (EAB) taldeko kidea eta idazkaria izan zen. 1937. urtean Francoren kontrako euskal erresistentziaren Alava Informazio-Zerbitzu sarean sartu zen, eta 1940. urtean taldea desegin zen arte espetxeetatik informazioa bildu eta zabaldu zuen. Mujikaren lanari esker, bizitza asko salbatu ziren. 1941. urtean hiltzera kondenatu zuten, eta 1942. urtean 30 urteko kartzela zigorra eman zioten haren ordez. 1944. urtean libre utzi zuten, erbesteratzeko baldintzapean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alava sareko emakumeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare horren barruan 4 emakumek bete zuten oinarrizko rola: Itziar Mugika eta Delia Lauroba gipuzkoarrak, Bittori Etxeberria nafarrak, eta Tere Verdes bizkaitarrak.[1]

Alava sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Alava Sautuaren omenez “Alava Sarea” deitu izan zaiona (hura izan zen kide nagusietako bat eta 1943an fusilatu egin zuten arrazoi hura zela eta) izan zen Euskadiko presoei babesa emateko eta orduan erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiren artean informazioa transmititzeko ekimen garrantzitsuenetako bat. Sareak preso nazionalistei laguntza eman zien. Besteak beste, espetxeen eta kanpoaldearen arteko komunikazio-lerroak irekita mantendu zituen eta informazioa eman zion erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzari zein enbaxada ugariri kartzelaratuek jasan behar zituzten egoeraren eta zigorren inguruan. Informazio hura funtsezkoa izan zen Europako herrialdeek kondenatuen zigorrak arintzeko (batez ere, heriotza-zigorra zutenen kasuan) eta espetxean bizi zituzten baldintzen berri emateko. Horrez gain, oinarrizkoa izan zen espetxe barruan zeudenei herrialdearen eta beren bizitzen bilakaeraren berri (horren inguruko informaziorik ez zutelako) edo kanpoko senideei buruzko albisteak emateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ferreira, Maialen. (2020-10-18). «La 'Red Álava', el grupo de espías vascos creado por mujeres durante la dictadura franquista» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).