Itziar Murua Uria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itziar Murua Uria
Itziar Murua Uria, EH Bilduren Zarauzko alkategaia. Argazkiaren egilea: Margi Egiguren.
Bizitza
JaiotzaZarautz1968ko abenduaren 26a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaImanol Murua Arregi
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Itziar Murua Uria (Zarautz, Gipuzkoa, 1968ko abenduaren 26a) irakaslea eta politikaria da. EH Bildu alderdiko kidea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968ko abenduaren 26an jaio zen, Zarautzen, eta bertan bizi izan da beti. Bere aita, Imanol Murua Arregi (1935-2008), era berean politikaria izan zen, EAJ eta Eusko Alkartasuna alderdietakoa; Imanol Zarauzko alkate izan zen (1977-1985 eta 1995-1999), eta Gipuzkoako ahaldun nagusi (1985-1991).

Itziar Zarauzko Antoniano ikastetxeko zuzendaria izan zen zortzi urtez (2008-2016),[1] eta hango irakaslea da gaur egun (2019). Euskaraldiaren antolaketa lanetan aritu zen 2017 eta 2018an, Zarauzko batzordeko kide gisa.

Zarauzko ikastolan eta institutuan egin zituen oinarrizko ikasketak, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko Irakasle Eskolan, Irakasletza ikasketak. Ordizian eta Altsasun ikasturte banatan irakasle aritu ondoren, Zarauzko Antoniano ikastetxean hasi zen lanean; 2018. urtean 25 urte bete zituen bertan lanean. Antoniano eskolan zuzendari izan aurretik, bertako langile batzordeko kide ere izan zen, baita Euskara Normalkuntzako arduraduna ere. Ezkondua dago eta bi seme-alaba ditu.

EH Bilduren Zarauzko alkategaia izan zen 2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan.[2] 2019ko otsailaren 2an egindako batzarrean berretsi zuen bere hautagaitza Zarauzko EH Bilduk, eta batzarraren ostean egindako agerraldian aurkeztu zuen bere hautagaitza jendaurrean.[3][4] Martxoaren bukaeran bideo baten bidez azaldu zituen hautagaitza aurkeztearen zergatiak.[5] Apirilaren 3an, Urola-Kostako Udal Elkarterako EHBilduren proposamenen berri eman zuen, eskualdeko gainerako alkategaiekin batera.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Telebista, Erlo. «Altxor Txokoa Itziar Murua» Erlo Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-01-30).
  2. «Itziar Murua izango da Zarauzko EH Bilduren alkategaia aurtengo udal hauteskundeetan - zarauzkohitza.eus» zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  3. Telebista, Erlo. «Itziar Murua izango da EH Bilduren alkategaia datozen udal hauteskundeetan» Erlo Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  4. (Gaztelaniaz) «Itziar Murua izango da Zarauzko EH Bilduren alkategaia. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-02-04).
  5. Zarautz Hauteskundeak 2019. (2019-04-04). Itziar Murua Uria, EH Bilduren Zarauzko alkategaia. (Noiz kontsultatua: 2019-04-04).
  6. «Kostako EH Bilduren bost alkategaiak, bat eginda» Urola Kostako Hitza 2019-04-04 (Noiz kontsultatua: 2019-04-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]