Imanol Murua Arregi

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Imanol Murua Arregi

1985 – 1991
Aurrekoa Jose Antonio Ardanza
Ondorengoa Eli Galdos

Jaiotza 1935ko ekainaren 3a
Zarautz, Gipuzkoa
 EH
Heriotza 2008ko maiatzaren 17a
(72 urte)
Donostia, Gipuzkoa
 EH
Alderdi Politikoa Eusko Alkartasuna
Lanbidea Lanbide Eskolan irakasle

Imanol Murua Arregi (Zarautz, 1935eko ekainaren 3a - Donostia, 2008ko maiatzaren 17a) euskal idazle, irakasle, kazetaria eta politikari gipuzkoarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarauzko Lanbide Eskolan irakasle izan zen 27 urtez. Hezkuntza utzi eta, 1974an Zarauzko zinegotzi hasi zen EAJko zerredetan aurkeztua. Beranduago, 1977tik 1979ra bertako alkatea izan zen; lehendabiziko udal hauteskunde demokratikoetan alkategai aurkeztu baitzen EAJrekin eta alkate hautatua izan zen. 1983tik 1984ra alkatetza, Eusko Legebiltzarrean legebiltzarkide eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura diputatu lanak aldi berean egin zituen. Murua, EAJren zatiketan parte hartu zuen eta Eusko Alkartasunaren sortzaileetako bat izan zen. 1985tik 1991ra bitartean Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izan zen Eusko Alkartasunarekin. 1995etik 1999ra arte Zarauzko alkate izan zen hirugarrenez Eusko Alkartasunarekin, baina Zarauzko gazteak soldaduskara joateko udalerriko gazteei buruzko zerrendak Espainiako armadari ez emateagatik epaitu eta gaitasungabetu zuten. Politika utzi eta gero, hainbat komunikabidetan agerraldiak egiten zituen.

2008ko maiatzaren 17an, minbizi bat jasan eta gero, Donostia Ospitalean zendu zen. Bere herrikideek eta Euskal Herriko politika nahiz kulturako hainbat lagunek azken agurra eman zioten Zarauzko Santa Maria parrokian.[1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]