Itziar Zabala Bilbao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itziar Zabala Bilbao
Bizitza
JaiotzaLeioa, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
alemana
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea
KidetzaEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea

Itziar Zabala Bilbao (Leioa, 1959) euskal itzultzailea da, besteak beste, Percy Jackson eta Olinpiarrak sagako bi liburu euskarara itzultzeagatik ezaguna. Euskal Itzultzaile Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) kidea da.[1] Gutxienez 11 lan itzuli ditu erdaretatik euskarara, gehienak ingelesetik, baina baita ere alemanera eta espainieratik. Itzulpen gehienak haur eta gazte literatura generoko lanak dira.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste, hauek dira Itziar Zabalak euskarara itzuli dituen lanak:[1]

  • Zezilia, Samuel eta Barraskilo kalakaria. Mezulari. 2005.
  • Hala izan zen. Mezulari. 2005.
  • Kika Supersorgina eta araoen liburua. Mezulari. 2009.
  • Monster high. Mezulari. 2010.
  • Kika Supersorgina eta espazioko abentura. Mezulari. 2010.
  • Munstroak gure artean. Mezulari. 2011.
  • Izan amets handi Lili txiki! Mezulari. 2013.
  • Aski da nahi izatea. Mezulari. 2013.
  • Labirintoko borroka. Mezulari. 2015.
  • Olinpoko azken heroia. Mezulari. 2016.
  • Kika Supersorgina eta adarbakarra. Mezulari. 2017.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).