Percy Jackson eta Olinpiarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Percy Jackson eta Olinpiarrak
Jatorria
Egilea Rick Riordan
Argitaratze-data 2005
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa fantasiazko eleberria, abentura-nobela, Gazte literatura eta Fantasia epikoa
Hizkuntza Amerikar ingelesa
Deskribapena
Honen parte da Mestizoen Kanpamentuko kronikak
Emanaldia
Hasiera-data 2005
Amaiera-data 2009
Fikzioa
Fikzio-unibertsoa Mestizoen Kanpamentuko kronikak
rickriordan.com…

Percy Jackson eta Olinpiarrak Rick Riordanek idatzitako abenturazko eta fantasiazko liburu sorta bat da. Liburuak gaur eguneko Estatu Batuetan giroturik daude, baina greziar mitologiako gertaeretan oinarritzen dira. Bost liburuk eta bost spin-offek osatzen dute saila. Liburuen 69 milioi kopia baino gehiago saldu dira 35 herrialdetan. Mestizoen Kanpamentuko kronikak bildumako lehen liburu sorta da.

Protagonista Percy Jackson da, Poseidon jainkoaren seme gaztea. Egun batean, Antzinako Greziako mito guztiak, euren jainkoekin batera, errealak direla jakingo du. Hauek Olinpoan bizi dira, gaur egun, Empire State Buildingeko 600. pisuan dagoena. Mestizoen Kanpamentuan (soilik semijainkoentzako den kanpamentu bat, non beraien borrokarako trebetasunak eta botereak lantzen dituzten) Annabeth Chase Atenearen alaba eta Grover satiroa ezagutzen ditu, nork haraino eraman zuen. Hauekin, abentura amaigabeak biziko ditu, Kronos, titanen erregearengandik mundua salbatzeko helburuarekin. Greziar mitologia klasikoaren berrikuspen honek, Medusa, azpimundua, Minotauroa eta Ekidna bezalako mitoak gaur egunera ekartzen ditu, hauek mendebaldeko zibilizazioaren guraso bezala ezarriz.

Lehen liburua Percy Jackson eta Tximista-Lapurra izeneko film batean egokitu zen 2010ean. Filmak arrakasta komertziala izan zuen, baina liburutik asko aldentzearen ondorioz mundu osoko fanatikoen kritika mistoak jaso zituen. 2013an, bigarren liburuaren egokitzapen bat argitaratu zen. Gaur egun, Disney+ plataformarako liburuen egokitzapen bat prestatzen dabiltza. Liburuak Mensajero - Bitarte argitaletxeak euskaratu zituen.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rick Riordan bere seme Haley Riordanentzat istorioak idazten hasi zenean hasi zen Percy Jacksonen garapena. Garai hauetan Haleyri AGHA eta dislexia diagnostikatu zioten.[1] Semeak eskolan mitologia greziarra ikasi zuen, eta aitari mito horietan oinarrituriko ipuinak kontatzeko eskatzen zion lotara joan aurretik. Rick mitorik gabe geratu zenean, bere semeak istorio berriak asmatzea iradoki zion, existitzen ziren pertsonaia mitologikoak eta berriak erabiliz. Honek, Riordan, Percy Jackson fikziozko pertsonaia sortzera eraman zuen, baita Zeusen tximista berreskuratzeko Estatu Batuetatik bidaiatzearen istorioa sortzera ere. Haleyk istorio hori liburu bihurtu behar zuela iradoki zuen, eta Riordanek hurrengo urtean idatzi zuen liburua, une horretan lanpetuta egon arren.[2]

Rick Riordanek eskuizkribua bere agente eta editorearekin utzi zuen, hauek berrikus zezaten, eta seigarren, zazpigarren eta zortzigarren mailako ikasle talde bati aurkeztu zion liburua, irakurri eta kritikatu zezaten. Hauen onespena lortu zuen, eta gazteen laguntzarekin, liburuaren izena bururatu zitzaion, eta Percyren ezpataren funtzionatzeko modua sortu zuen.[3] 2004an liburua Miramax Books argitaletxeari saldu zioten, Riordanek bere lana utzi eta idazten jarraitzeko diru nahikoaren truke.[4] 2005eko uztailaren 1ean argitaratu ondoren, 1,2 milioi kopia baino gehiago saldu ziren. Liburua hainbat bertsiotan argitaratu zen, tapa gogorreko zein biguneko eta audiozko edizioak barne.[5] Hainbat hizkuntzatara itzuli eta mundu osoan argitaratu da.[6]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tximistaren Lapurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximistaren Lapurra (The Lightning Thief) sailaren lehen liburua da, eta 2005eko uztailaren 1ean kaleratu zen. Koro Navarrok itzuli zuen liburua euskarara.

Percy etxera itzuliko da udako oporretarako. Bera eta bere ama hilkorra, Sally Jackson, Montaukeko beraien etxolara doaz gauzetan gehiegi pentsatzeari utzi eta Percyren aitaorde den Gabe Uglianorengandik ihes egiteko. Hala ere, bidaia eten egiten da gertakari batzuen ondoren, Minotauroak erasotua izatea kasu. Guzti honek bere amaren heriotza eragiten du. Percyk Mestizoen Kanpamentuan bukatzen du, semijainkoak entrenatzeko kanpamendu bat. Bertan bera ere semijainkoa dela, eta Poseidon, greziar mitologiako itsasoen jainkoa, bere aita dela jakiten du. Percy, bere lagun onena, Grover Underwood, satiro bat dela ere konturatzen da. Esaten denez Zeusek, Percyri bere tximista lapurtu izana leporatzen dio, unibertsoko armarik boteretsuena. Bere izena garbitzeko, mundua Olinpiar jainkoen arteko beste gerra batetik salbatzeko eta, beharbada, bere ama salbatzeko, Percyk tximista berreskuratu nahi du. Benetako lapurra Hades, azpimunduko jainkoa, dela uste dute. Percy, Grover eta Annabeth Chase, Atenearen alabetako bat, azpimundura abiatzen dira, bidean munstro mitologiko askori aurre egin behar diotelarik. Hades errugabe bati aurre egin ondoren, bere lagun Luke Castellan, Hermesen semea, tximistaren benetako lapurra dela jakingo dute, Kronosi, iraganeko titanen errege garaituari berpizteko aukera emateko.[7]

Munstroen Itsasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munstroen Itsasoa (The Sea of Monsters) sailaren bigarren liburua da, eta 2007ko maiatzaren 11n kaleratu zen. Koro Navarrok itzuli zuen euskarara.

Mestizoen Kanpamentua erasopean dago Thaliaren zuhaitza, kanpamenduaren mugak babesten dituena, pozoindua denean eta poliki-poliki hiltzen hasten denean. Zuhaitza eta kanpamentua salbatzeko, norbaitek Urrezko ahari-larrua berreskuratu behar du. Hau Munstroen Itsasoko tokiren batean dago, Bermudako Hirukian. Aldi berean, Percyk, Grover, desagertutako Pan jainkoa aurkitzeko bilaketa batean joan dena, Polifemo ziklopeak harrapatu duela eta Urrezko ahari-larrua Polifemoren uhartean dagoela jakiten du. Percyk, Annabeth eta bere anaiorde den Tyson ziklopearekin batera, Grover erreskatatu nahi du, baina Tantalok, Kironen ordezkoak, hori egitea debekatu zion. Bitartean, Mestizoen Kanpamentuak Clarisse La Rue, Aresen alaba, misio ofizialean bidaliko du ahari-larrua eskuratzeko. Hala ere, Percy eta bere lagunak Munstroen Itsasora abiatzen dira. Munstroen Itsasorako bidaia luzea eta arriskutsua da, eta bidean heroiek hainbat arriskurekin topo egiten dute, besteak beste, Eszila eta Karibdis, Zirtze sorgina, Sirenak eta Luke Castellan beren lagun ohia. Percy, hiru jainko garrantzitsuenetako baten (Zeus, Poseidon eta Hades) seme bati buruzko orakuluaren profezia batez ere jabetzen da. Heroi horrek berebiziko paper bat beteko du Kronosen berpiztearen arrakastan edo porrotean, eta Olinpoaren biziraupenean. Heroiek, azkenean, Urrezko ahari-larrua berreskuratzen dute, modu horretan Thaliaren zuhaitza zaharberrituz, baina, ohartu gabe, Zeusen alaba zen Thalia ere berpizten dute. Zeusek zuhaitz bihurtu zuen Thalia urte batzuk lehenago, Annabeth eta Luke Mestizoen Kanpamentura onik iristeko sakrifikatu zenean.[8]

Titanaren Maldizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titanaren Maldizioa (The Titan's Curse) sailaren hirugarren liburua da, eta 2006ko apirilaren 1ean kaleratu zen. Koro Navarrok itzuli zuen euskarara.[9]

Bianca eta Nico di Angelo mestizoak erreskatatzeko misio batean, Percy, Annabeth, Thalia eta Grover Mantikora batengatik erasotuak dira, eta Artemisa jainkosak eta bere Ehiztariek erreskatatzen dituzte. Hala ere, Annabeth amildegi batetik erortzen da Mantikoraren aurka borrokatzen ari den bitartean, eta harrapatua izan zela esaten da. Geroago, Luke-en armadak Artemisa harrapatzen du Ophiotaurus izeneko behi munstro bat bilatzen ari zela. Ophiotaurusaren erraiak sutan sakrifikatzeak Olinpoaren erorketa ekarriko zuela iragarri zen bere garaian. Zoë Nightshade-ek, Artemisaren tenienteak, Bianca, Thalia eta Grover salbamendurako bilaketa batean eramaten ditu. Percy gonbidaturik ez zegoen arren ezkutuan jarraitzen ditu. Nico di Angelok bere arreba zaintzeko eskatzen dio abiatu aurretik, arreba babesteko ahal duen guztia egingo duela hitzemanez Azkenean, Percy gainontzekoekin batzen da. Eskeleto batzuen harrapakin bihurtzen dira, herrialde osoan zehar jazartzen dituztelarik. Bianca bat hiltzeko gai da, eta horrek besteak txundituta uzten ditu. Bianca hil egiten da txatarra biltegi bat zeharkatzen ari zirela, eta beraz, Percyk, Nikori emandako hitza hautsi zuen. Annabeth, Luke eta Artemisarekin aurkitzen dute, azken honek zeruari eusten diolarik. Percyk Artemisaren lekua hartzen du zerua eusten, baina azkenean Atlas titana engainatzen du honek bere jatorrizko postua berreskuratzeko. Borrokan Zoe hil egin zenez Thaliak bera ordezkatzea erabakitzen du 16 urte inoiz ez betetzeko. Horrek Percy profeziako heroi modura uzten du. Kanpamentura itzuli ostean Percyk Nikori Biancaren heriotzaren berri ematen dio. Nicok Percy jotzen du erruduntzat eta bien arteko liskarrean Nico Hadesen semea dela ohartzen dira, baina datu hau sekretuan gordetzen dute.[10]

Labirintoko Borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labirintoko Borroka (The Battle of the Labyrinth) sailaren laugarren liburua da, eta 2008ko maiatzaren 6an kaleratu zen. Itziar Zabalak itzuli zuen euskarara.

Bizitza normal bat izaten nahiean zebilela, deabruzko bi animatzaile atzetik dituela nabaritzen du Percyk. Hori dela eta, Mestizoen Kanpamentura itzuli beharrean aurkitzen da. Kronosek, Mestizoen Kanpamentua suntsitzeko asmoa dauka. Bertara sartzeko Dedaloren labirintoa erabili nahi du. Quintus izeneko ezpatari batek, Dioniso ordezkatzen du, honek jainko txikiak gerran olinpiarren alde egotea lortzeko misioa bai du. Percy, Annabeth, Grover eta Tyson Dedaloren tailerra eta (beharbada) Ariadneren soka aurkitzeko labirintoan sartzen dira, Luke Castellan eta bere armada ere bilatzen ari baitira. Oraingo honetan misioaren liderra Annabeth izango da, urteak pasa bai ditu laberintoa aztertzen. Tailerra aurkitzen dutenean, Quintus Dedalo dela jakiten dute, bere bosgarren gorputzean. Dedalo hil egiten da, eta ondoren, kanpamentura itzuli, eta borroka bat dute Luke-en armadarekin. Biktimen artean Castor eta Lee Fletcher aurkitzen dira. Guduaren ondoren, Manhattango gudurako prestatzen hasten dira.[11]

Olinpoko Azken Heroia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpoko Azken Heroia (The Last Olympian) sailaren bostgarren eta azken liburua da, eta 2009ko maiatzaren 5ean kaleratu zen. Itziar Zabalak itzuli zuen euskarara.

Percyk, Kronosen tropak Olinpoari eraso egiteko prestatzen ari direla jakiten du. Poseidonek, Percyren aitak, Percyk Profezia Handia betetzeko ordua dela erabaki du. Nico di Angelok, Kronos garaitzeko modu bat aurkitu duenak, Percyri bere plana kontatzen dio, Percyri gustatzen ez zaion arren. Percy Estigia ibaian bainatzen da, eta ondorioz bere gorputza zaurezina bilakatzen da, berak hautatutako zati bat izan ezik (bizkarraren behealdea). Kronos New Yorkeko setioaren burua da, eta bertako hiritarrak lotan jartzen ditu. Percyk kanpistak, ehiztariak, naturaren izpirituak eta zentauroak Kronosen eta honen indarren aurka gidatzen ditu. Haiek Olinpoa babesten duten bitartean, jainkoek Tifon munstroari eusten diote, hau New Yorkera doan bitartean. Kronosek, Luke-en gorpua duenak, Olinporako bidea hartzen du, eta Percyren aurka borrokatzen da Olinpoko tronuen aretoan. Tifon New Yorkera iritsiko da, baina Poseidonen tropek garaitu egiten dute, Tyson buru dutelarik. Annabeth Luke bere zentzumenetara itzularazteko gai da, eta Percyk Annabethen labana ematen dio. Luke-ek bere leku hilgarrian sartzen du labana, bere besapean (Estigia ibaian bainatzeagatik zaurezina baitzen). Modu horretan, Kronos suntsitu eta Olinpo mendia salbatzen du, heroikoki hilez. Jainkoek Percy eta bere lagunak saritzen dituzte, eta Percyri hilezkortasuna eskaintzen diote. Honek, eskaintza ukatzen du, baina jainkoei euren seme guztiak erreklamatzeko eskatzen die, eta jainko guztientzat, baita txikientzat ere, etxolak izatea Kanpamentuan. Rachel Elizabeth Dare Orakulu bihurtzen da eta hurrengo Profezia Handia errezitatzen du. Azkenean, Percy eta Annabethekin bikote ofizial bihurtzen dira.[12]

Beste hedabide batzuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen bi liburuetan oinarrituriko filmak egin dira. Lehena 2010ean estreinatu zen eta bigarrena 2013an.

Chris Columbusek Percy Jackson eta Tximista-Lapurra filma zuzendu eta ekoitzi zuen 20th Century Foxentzat, 1492 Picturesen bidez.[13][14] Filma 2010eko otsailaren 12an estreinatu zen Estatu Batuetan.[15] Filmak ekonomikoki arrakasta izan zuen arren, kritika mistoak jaso zituen, zaletuak bi bandotan bananduz. Honen arrazoia filma jatorrizko liburutik asko aldentzea izan zen.

Saileko bigarren filma, Munstroen Itsasoa,[16][17] 2013ko abuztuaren 7an kaleratu zen.[18] Film honek kritika mistoak jaso zituen, baina istorioak jasandako desbideraketak gogor kritikatu zituzten zaletuek. Hirugarren film bat grabatzeko asmoa zegoen, baina azkenean bertan behera gelditu zen.[19]

Bideo-jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmarekin batera bideo-joko bat ere egin zen. Jokoa Nintendo DS kontsolarako atera zen 2010eko otsailaren 3an. Michael Splechtak 6/10 bat eman zion eta honakoa esan zuen: "Percy Jackson eta Olinpiarrakek ez du zalaparta handia eragingo filmekin zerikusia duten jokoetan, baina txandakako borrokako fanatikoek zenbait ezaugarri berrerosle aurki ditzakete joko honetan, bestela oinarrizkoa izango litzateke."[20]

Musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko urtarrilaren 12an, Joe Tracz “A Series of Unfortunate Events” istorioaren editoreak Percy Jackson eta Tximitaren Lapurra liburuarentzat Broadwaytik kanpoko egokitzapen musikal berri bat idatzi zuen.[21]

Telesaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko maiatzaren 14ean, Riordanek Twitterren iragarri zuen Disneyk telesail bat ekoitziko zuela liburuen istorioa jarraituz, lehen denboraldirako Tximistaren Lapurra moldatuz. Riordanek, bere emazte Beckyrekin batera, telesailaren garapenean parte hartuko zuela ere baieztatu zuen. Telesaila Disney+ en kaleratuko da.[22]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Williams, Sally. (2010-02-08). «Percy Jackson: My boy's own adventure» The Guardian ISSN 0261-3077 . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  2. (Ingelesez) Frequently Asked Questions | Rick Riordan. . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  3. «An Interview With Rick - About Me: The Online World of Rick Riordan» web.archive.org 2010-10-17 . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  4. (Ingelesez) Rich, Motoko. (2008-09-01). «Author of Book Series Sends Kids on a Web Treasure Hunt» The New York Times ISSN 0362-4331 . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  5. «HYPERION BOOKS FOR CHILDREN» web.archive.org 2009-02-27 . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  6. Writer, Staff. «Goodbye to Harry - and to the thrill of the chase» sun-sentinel.com . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  7. Riordan, Rick,. The lightning thief. (First edition. argitaraldia) ISBN 0-7868-5629-7 PMC 60786141 . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  8. Riordan, Rick,. The sea of monsters. (1st edition. argitaraldia) ISBN 0-7868-5686-6 PMC 64664383 . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  9. «The Titan's Curse - Percy Jackson: The Online World of Rick Riordan» web.archive.org 2010-10-16 . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  10. Riordan, Rick,. The Titan's curse. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-1-4231-0145-1 PMC 76863948 . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  11. Riordan, Rick,. The battle of the Labyrinth. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-1-4231-0146-8 PMC 180753884 . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  12. Riordan, Rick,. The last Olympian. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-1-4231-0147-5 PMC 299578184 . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  13. «WebCite query result» www.webcitation.org . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  14. «WebCite query result» www.webcitation.org . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  15. Percy Jackson & the Olympians: The Lightning Thief (2010) - IMDb. . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  16. «Percy Jackson: Sea of Monsters» Box Office Mojo . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  17. «Fox Moves Ahead With New 'Die Hard' and 'Percy Jackson' Films | Hollywood Reporter» www.hollywoodreporter.com . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  18. (Ingelesez) «Percy Jackson: Sea of Monsters Moved up to August 7» ComingSoon.net 2013-04-06 . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  19. (Ingelesez) Archive-Charles-Webb. «Logan Lerman Says 'Percy Jackson 3' Is Officially Dead» MTV News . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  20. «Percy Jackson & The Olympians: The Lightning Thief Review - Nintendo DS» web.archive.org 2010-03-05 . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  21. (Ingelesez) Cox, Gordon; Cox, Gordon. (2017-01-12). «‘Percy Jackson’ Musical, by ‘Unfortunate Events’ Writer, Expands for Return Run» Variety . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.
  22. (Ingelesez) Petski, Nellie Andreeva,Denise; Andreeva, Nellie; Petski, Denise. (2020-05-14). «‘Percy Jackson’ Series In The Works At Disney+» Deadline . Noiz kontsultatua: 2020-08-22.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]