Izazpi
| Izazpi | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Altitudea | 972 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
| Mendikatea | Izazpi-Samiñoko mendilerroa |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Mendizaletasuna | |
| Ohiko bidea | Zumarragako Antio baselizatik goruntz doan bidetik. |
| Mendikat | Mendikat |
| Luberri | Luberri |
Izazpi[1] Gipuzkoako hego-erdialdeko mendi bat da, Zumarraga, Azpeitia, Ezkio eta Itsaso artean kokatua. 972 metroko altitudea du, eta Beloki mendiaren alboan dago.[2] Eguraldi ona eginez gero, tontorretik Kantauri itsasoa eta Pirinioak ikus daitezke.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izazpiren aipamen zaharrena 1529ko urtekoa da, Amojonamiento de los términos de Velerayn entre Azpeitia e Çumarraga izeneko dokumentuko bi esaldi hauetan:[3]
| « | [...] el dho çerro llamado Yçaspi [...]
[...] en el termino llamado Yçaspi ydoya [...] |
» |
Euskara zaharrean, idoia izenak «urmaela» edo «putzua» esan nahi du, eta zalantzarik gabe bi gurutzeen artean diren putzuez ari ziren.
1990ean, Euskal Mendizale Federazioaren mendien katalogoan Izazpe izenarekin agertu zen;[4] katalogo horrek Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritzia jaso zuenez, eragin handia izan zuen, eta halaxe agertu izan zen 18 urtez. 2008ko uztailean, ordea, Euskaltzaindiak euskara batuan Izazpi zela erabaki zuen.[5]
Abiapuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zumarraga (ordubete eta 30 min.): Antiguako ermitatik, 495 metrotik.
- Aratz-Matxinbenta (2 ordu): 120 metroan abiatuta, Beasain eta Urrestilla arteko errepidean.
- Mandubiko mendatea (ordubete eta 45 min.): 532 metroan abiaturik, Beasain eta Azpeitia arteko errepidean.
- Ezkio (437 m): Atxurtxako mendi-lepotik (633 m).
Gurutzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1948ko ekainean inauguratu zuten, Karlos Linazasoro Maiztegi Altzetaren ekimenez eraikia. Altzeta, izan ere, EAJren eta mendizaletasunaren propagandista aktiboa izan zen.[6] Gurutzeak «Pakea eta maitasuna» esaldia du grabatuta.[7]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Izazpi[Betiko hautsitako esteka], Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura webgunean.
- ↑ Jose Luis UGARTE GARRIDO (1998): «Urretxu eta Zumarragako Toponimia», Onomasticon Vasconiae, 18. zenbakia, Euskaltzaindia. Ikus 334. orrialdea.
- ↑ Euskal Mendizale Federazioa: Euskal Herriko Mendien Katalogoa, 1990.
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Karlos Linazasoro (eu) — Sorapedia» www.sorapedia.eus (kontsulta data: 2026-09-25).
- ↑ «Izazpiko gurutzea», Guregipuzkoa.net (Gipuzkoako Foru Aldundia).