Jacopo Sansovino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jacopo Sansovinoren erretratua, Tintorettok egina.

Jacopo d'Antonio Sansovino —jaiotzako izena: Jacopo Tatti— (Florentzia, Italia, 1486ko uztailaren 2aVenezia, Italia, 1570ko azaroaren 27a) Pizkunde garaiko arkitektoa, eskultorea eta margolaria izan zen. Venezian egin zituen bere obra ezagunenak, San Marko plazaren inguruan.

San Marko ezkila-dorreko loggetta (San Marko plaza, Venezia).

1506. urtean Erroman hartu zuen bizilekua, eta Rafaelekin batera lan egin zuen (Baco, 1511-1514). Michelangeloren ereduei jarraituz Santa Maria di Monserrato elizako Santiago eskultura egin zuen, eta 1527. urtean Veneziara joan zen. Erroman ikasitako erromatar ereduko arkitektura klasikoa eraman zuen hara. Hiri hartako lehen udal arkitekto bihurtu zen, eta 1529an hiriko obra guztietako arduradun nagusi egin zuten. Corner jauregia eraiki ondoren (1532), San Marko plazaren inguruko Loggetta del campanile (1537-1540) eta Libreria (1536-1554) egoitzak egin zituen. Veneziako arkitekto nagusia izan zen 40 urtez, eta eskulturagile bikaina izan zen aldi berean (Campanileko estatuak, San Marko basilikako koruko Ebanjelistak eta sakristiako atea).


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacopo Sansovino Aldatu lotura Wikidatan