Jacques Attali

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jacques Attali
Jacques Attali.jpg
buruzagi

azaroa 1998 -
buruzagi

1994 -
buruzagi

1991 - ekaina 1993
buruzagi

Bizitza
Jaiotza Aljer1943ko azaroaren 1a (74 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Lycée Janson de Sailly
Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua 1967)
Paris-Dauphineko Unibertsitatea
Mines ParisTech
École Polytechnique
(1963 - 1965)
École nationale d'administration
(1968 - 1970)
Tesia '
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, bankaria, idazlea, ingeniaria, unibertsitateko irakaslea, musikologoa, chief of staffa eta sherpa
Enplegatzailea(k) L'Express
École des Ponts ParisTech
Q3223754
Paris-Dauphineko Unibertsitatea
French National School of Forestry
École Polytechnique  (1968 -  1985)
Conseil d'Etat  (1970 -
Lan nabarmenak Q3233462
Q2930400
Q3193428
Q3207728
http://www.attali.com
Signature Jacques Attali.jpg

Jacques Attali (Aljer, Aljeria, 1943) frantses politikaria eta idazlea izan zen. Frantziako goi-mailako lau unibertsitatetan aritu zen ikasten, eta ekonomian, zientzia politikoetan, ingeniaritzan eta herri-administrazioan graduatu zen. Unibertsitateko irakasle itzal handiko bihurturik, liburu asko idatzi zituen: ekonomiaz, politikaz, biografiak, fikzioa eta abar. Filmak egiten eta abestiak idazten ere jardun zuen. Attali, ordea, ekonomian aditu zelako egin zen ezaguna. 1970eko hamarraldiaren hasieran sartu zen Frantziako Alderdi Sozialistan. 1981ean, François Mitterrand lehendakariaren aholkulari berezi izendatu zuten, eta, 1989an, estatu-kontseilari. Attalik asmamen oparoa zuen ekonomiatik at ere. Europa batu baten alde agertzen baitzen beti, berari eskaini zioten Berreraiketarako eta Garapenerako Europako Banku berriaren lehendakaritza. 1991n, izugarrizko laudorioak jaso zituen Estatu Batuetan, Millennium geopolitikako saiakera-bilduma ingelesez argitaratu zenean. Horietako batean, Attalik esan zuen Estatu Batuak Japoniaren eta Ozeano Bareko herrialdeen mende jarriko zela laster, amerikarrek ez bazuten produkzioa armagintza baino gogorrago bultzatzen. Gaur egun, PlaNet Finance erakundearen zuzendaria da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Attali Aldatu lotura Wikidatan