Jadranka Kosor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jadranka Kosor
Jadranka Kosor 2009.jpg
Kroaziako Lehen Ministroa

2009ko uztailaren 6a - 2011ko abenduaren 23a
Ivo Sanader Itzuli - Zoran Milanović Itzuli
Kroaziako parlamentaria

Bizitza
Jaiotza Pakrac Itzuli1953ko uztailaren 1a (66 urte)
Herrialdea  Kroazia
Heriotza  (66 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Ivo Škopljanac Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Zagrebeko Unibertsitatea
Hizkuntzak Kroaziera
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, politikaria, poeta eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Croatian Democratic Union Itzuli
League of Communists of Yugoslavia Itzuli
baliorik ez
Accession Treaty 2011 Jadranka Kosor signature.svg

Jadranka Kosor (jǎdraːnka kɔ̂sɔr ahoskatua; Pakrac, Kroazia, 1953ko uztailaren 1a) kazetaria eta politikari kroaziarra; 2009-2011 urteetan Kroaziako Lehen ministroa.

Zuzenbidea ikasi zuen Zagreben, eta kazetari gisa lan egin du 1972tik.

Kroaziako Independentzia Gerran (1991-1995) kazetari bezala egin zuen lana, eta bere saioan gerrari buruzko gaien berri eman zuen: errefuxiatuen arazoak, gerran elbarritutako beteranoak, eta abar. BBCrako kronikak ere egin zituen.

1995ean, Kroaziako parlamentuko ordezkari hautatua izan zen, eta bere alderdiko (HDZ Kroaziako Batasun Demokratikoa) lehendakariordea.

2003an, Solidaritate intergenerazionalaren, Familiaren eta Beteranoen ministro izateko hautatua izan zen Ivo Sanaderren agintean.

2005ean, bere alderdiak Kroaziako legebiltzarreko hauteskundeetarako hautagai izendatu zuen. Lehen itzulian, Boris Mikšići irabazi zion, baina, bigarren itzulian, Stipe Mesićen aurka, galdu zuen.

2009an, Ivo Sanaderrek dimititu ondoren, Lehen ministro kargua beregan hartu zuen. 2011ean Zoran Milanovićek ordezkatu zuen, hauteskundeak irabazi ondoren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jadranka Kosor Aldatu lotura Wikidatan