Jakako altxamendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Jakako altxamendua (gaztelaniaz: Sublevación de Jaca) Bigarren Errepublika ezartzeko ahaleginetako bat izan zen. 1930eko abenduaren 12an izan zen eta ez zuen arrakastarik izan.

1930eko urtarrilaren 29an Miguel Primo de Rivera diktadoreak dimisioa aurkeztu zuen eta, hurrengo egunean, Alfontso XIII.a erregeak Damaso Berenguer Fuste izendatu zuen lehendakari.

1930eko abuztuaren 17an Donostiako Itunean erabakitakoaren arabera, altxamenduaren helburua II. Errepublika jartzea zen. Hartara, abenduaren 12an Galán, García Hernández eta Sediles altxatu ziren, gobernadorea preso hartuz, baina Huescarako bidean armada monarkikoa topatu zuten eta amore eman zuten.

Buruzagiak fusilatuak izan ziren eta beste asko atxilotu zituzten. Hauen artean zegoen, Ramón Franco, geroago diktadorea izango zen Francisco Francoren anaia.

Presak eta leku batzuetako koordinazio eta antolakuntza ezak mugimenduaren porrota ekarri zuen, baina ikasle eta langileen asaldurak jarraitu zuen, eta intelektualak erregimenaren kontra agertu ziren artikulu eta manifestuetan. Errepublika ezinbesteko gertatu zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Aragoi
Artikulu hau Aragoiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.