El Dorado (1966ko filma)
El Dorado 1966ko Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Harry Brown idazlearen The Stars in Their Courses eleberrian oinarritua dago. Bertan, John Wayne, Robert Mitchum, James Caan, Ed Asner, Charlene Holt eta Paul Fix aktoreek antzeztu zuten. Technicolor sistemaz filmatua izan zen.
Rio Bravo (1959) eta Rio Lobo (1970) filmeekin batera trilogia osatzen du.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mendebalde Urruneko herri bateko jauntxoa den Bart Jasonek (Ed Asner) Cole Thornton (John Wayne) pistolaria bere zerbitzupean lan egiteko kontratatu nahi du, baina Thortonek Jasonen eskaintzari uko egiten dio, horrek bere adiskide zaharra den J.P. Harrah (Robert Mitchum) sheriff mozkortiaren aurka borrokatzea suposatzen baitu. Baina handik gutxira hiriko pistolari onenak Jasonen eskeintza onartu duela jakingo du, hortaz Thortonek bere adiskideari laguntzea beste erremediorik ez du izango.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- John Wayne: Cole Thornton
- Robert Mitchum: J.P. Harrah sheriffa
- James Caan: Mississippi
- Arthur Hunnicutt: Bull Harris
- Charlene Holt: Maudie
- Michele Carey: Josephine Joey MacDonald
- Ed Asner: Bart Jason
- Christopher George: Nelson McLeod
- R. G. Armstrong: Kevin MacDonald
- Paul Fix: Miller doktorea
- Robert Donner: Milt (McLeoden bidelapurra)
- Jim Davis: Jim Purvis (Bart Jasoneen kapataza)
- Adam Roarke: Matt MacDonald
- Johnny Crawford: Luke MacDonald
- John Mitchum: Elmer (Jasonen tabernaria)
- Chuck Roberson: Jasonen pistolaria
- Don Collier: Joe Braddock
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- El Dorado filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1966ko filmak
- Howard Hawksek zuzendutako filmak
- Leigh Brackettek idatzitako filmak
- Harry Brownek idatzitako filmak
- John Waynek antzeztutako filmak
- Robert Mitchumek antzeztutako filmak
- James Caanek antzeztutako filmak
- Arthur Hunnicuttek antzeztutako filmak
- Charlene Holtek antzeztutako filmak
- Paul Fixek antzeztutako filmak
- Edward Asnerrek antzeztutako filmak
- R. G. Armstrongek antzeztutako filmak
- Robert Donnerrek antzeztutako filmak
- Michele Careyk antzeztutako filmak
- Robert Rothwellek antzeztutako filmak
- Jim Davisek antzeztutako filmak
- Chuck Robersonek antzeztutako filmak
- Howard Hawksek ekoitzitako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Western filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak