Jan van Ruysbroek

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jan van Ruysbroek
Jan van Ruysbroek
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Jan van Ruusbroec
Jaio 1293
Ruisbroek (Brabanteko dukerria)
Hil 1381eko abenduak 2
Groenendaal (Brabanteko dukerria)


Jan van Ruysbroek (nederlanderaz: Jan van Ruusbroec, Jan (edo Johannes) van Ruysbroeck; Ruisbroek, Brabanteko dukerria, 1293 - Groenendaal, Brabanteko dukerria, 1381eko abenduaren 2a) flandriar teologoa eta mistikoa izan zen.

Nederlanderaz idatzitako lehen lan handien egilea da (Die geestelike brulocht; Van den Rike der Ghelieven; Van seven trappen). Devotio Moderna izeneko mugimenduaren sortzailea izan zen, eta haren lanek eragin handia izan zuten Martin Luther eta Ignazio Loiolakoarengan, besteren artean. Mugimendu horren ezaugarriak Imitation de Jésus-Christ lanean adierazi zituen. Meditazioaren garrantzia azpimarratzen zuen, batez ere.

Pio X.a Aita Santuak 1908an dohatsu aitortu zuen. Bere eguna abenduaren 2an ospatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan van Ruysbroek Aldatu lotura Wikidatan