Jasone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jasone
Datuak
Sexua Emakumezkoa
Esanahia Andre Mariaren Jasokundearen miraria
Jatorria Euskalduna
Antzeko izenak Asunción, Assomption

Jasone euskarazko emakumezko pertsona-izena da, kristau jatorrikoa, Andre Mariaren Jasokundearen mirarian oinarritua.

Baliokide hauek ditu izenak beste hizkuntza batzuetan:

gaztelaniaz Asunción (Asun txikigarria)
alemanez Assumption, Assunta
katalanez Assumpció, Assumpta
frantsesez Assomption
ingelesez Assumption
italieraz Assunzione, Assunta
portugesez Assunção
venezieraz Asunzsion

Hego Euskal Herrian ohikoak dira Asun, Axun eta Mariasun hipokoristikoak, gaztelaniazko formatik eratorriak, baina Euskaltzaindiak ez ditu bere izendegian aipatzen. Bai ordea Asuntzi forma[1].

Jasone izena duten pertsona ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen-abizenak Jarduera Jaiolekua jaiotza data heriotza data
Jasone Agirre Garitaonandia kazetari
politikari
Abadiño 1968-05-27
Jasone Cenoz unibertsitateko irakasle
hizkuntzalari
Jasone Osoro idazle Elgoibar 1971-08-12

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Jasone - Pertsona-izenak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]