Jauregizarrea (Arraioz)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jauregizarrea
Jauregizarrea Arraioz.JPG
Jauregizarrearen irudia.
Kokapena
lekua
Koordenatuak 43° 08′ 35″ N, 1° 34′ 05″ W / 43.14306°N,1.56806°W / 43.14306; -1.56806Koordenatuak: 43° 08′ 35″ N, 1° 34′ 05″ W / 43.14306°N,1.56806°W / 43.14306; -1.56806
Arkitektura

Jauregizarrea[1] Nafarroako Baztan udalerrian dagoen Arraioz herriko dorretxe edo jauregia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI. mendetik aipatua da jada.[2] 1568an etxalde edo dorretxe honetako jauna Juan Ursua zen, 1641an Bartolome Ursua, eta 1723an Ana Larralde. Jauregi honetan Amaiurko gazteluaren atea dagoela uste da, 1522an gaztelarrek Nafarroako Erresumako azken kokapen independentea zen Amaiurko gaztelua hustu ostean Jauregizarreako jaun beaumontarrari laguntza emateagatik ordain gisa eman zioten.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregizarrea jauregia 1990eko hamarkadan zaharberritu zuten. Erdi Aroko euskal dorretxe baten adibide interesgarria da, gerora gehitutako elementuak ere badituelarik: goialdeko egurrezko oholak, Donamariako Jauregia dorretxearen antza handia ematen diote, teilatua lau aldeko usategi batean amaitzen zaiolarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ttipi-ttapa. «Bide-seinaletan Arraiozko Jauregizarrearen izena errespetatzea eskatu du Balleko Udalak - Baztan» Erran.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-06.
  2. (Gaztelaniaz) Guerra, Pello. (2020-03-29). «Mil años de historia nos contemplan» 7K igandeetako aldizkaria (Baigorri SA): 6-13 . Noiz kontsultatua: 2020-04-06.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]