Javako gizaki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Animalia

Javako gizaki
Fosilaren garaia: Pleistozeno 1,81 Ma-1,66 Ma

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Familia: Hominidae
Generoa: Homo
Espeziea: Homo erectus
Azpiespeziea: Homo erectus erectus
(Dubois, 1892) Dobzhanski, 1944
Sinonimoak

Pithecanthropus erectus
Homo erectus iavanensis

Javako gizakia (Homo erectus erectus) Homo erectus espezieko aurkitu zuten lehenengo espezimena izan zen. Eugène Duboisek Trinilen (Javan) 1891n aurkitu zuenean Pithecanthropus erectus izendatu zuen.

1930eko hamarkadan Ralpf von Koenigswald alemaniar paleontologoak aztarna berriak topatu zituen, bai Trinilen eta baita handik 75 kilometrotara dagoen Sangiranen ere[1]

1940an Franz Weidenreichek Homo erectus iavanensis izendatu arren, lau urte geroago Dobzhanskik Homo erectus erectus izendatu zuen behin betiko.

Garezurrezko tamaina 940 ml-koa zen, egungo gizakiaren 1.200-1.500 eta gorilaren 600 ml artekoa. Nahiz eta bere burmuinak lengoaia kontrolatzen duen zatia izan, ezezaguna da hitz egiten zuenetz. 1,70 metroko altuera eta 70 kilogramo inguru zituen eta zutik ibiltzen zen [2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Koenigswald, G.H.R. von (1938), Ein neuer Pithecanthropus-Schädel, Koninklijke Akademie van Wetenschappen, 185-192. orrialdea .
  2.   Crusafont, M.; Meléndez, B.; Aguirre, E. (1986), La evolución, Biblioteca de Autores Cristianos (4.a. argitaraldia), Madril: La Editorial Católica, S.A, 522-598. orrialdea, ISBN 978-84-220-0676-3 .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Javako gizaki Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Homo erectus