Javalambreko Behatoki Astrofisikoa

Koordenatuak: 40°02′29″N 1°00′59″W / 40.0414°N 1.0164°W / 40.0414; -1.0164
Wikipedia, Entziklopedia askea
Javalambreko Behatoki Astrofisikoa
Unique Scientific and Technical Infrastructures
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
ProbintziaTeruelgo probintzia
Aragoiko udalerriaArcos de las Salinas
Kokapen fisikoaJavalambre
Koordenatuak40°02′29″N 1°00′59″W / 40.0414°N 1.0164°W / 40.0414; -1.0164
Map
Altitudea1.957 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera2013
KudeatzaileaCentro de Estudios de Física del Cosmos de Aragón
Webgune ofiziala

Javalambreko Behatoki Astrofisikoa (gaztelaniaz: Observatorio Astrofísico de Javalambre) Aragoiko Gobernuak kudeatzen duen behatoki astronomiko bat da. Eraikina Arcos de las Salinas udalerrian dago, Javalambre mendiguneko Buitre Haitzeko (1957 m.) tontorretik gertu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buitre Haitza munduko lekurik onenetakoa da espazioa behatzeko, argi-kutsadura txikia baitu. Helburu horretarako lehen instalazioa 1992an hasi zen, baina bertan behera geratu zen finantziazio faltagatik. 2007an proiektuari berriro ekin zioten,[1] eta 2008an Aragoiko Kosmosaren Fisika Ikasketen Zentroa sortu zen, Javalambreko Behatoki Astrofisikoa garatzeko.

Behtokiaren hasierako helburua, energia iluna eta astrofisika aztertzeko espazio ikusgarri guztia kartografiatzea izan zen.[2] Gainera, behatokiak behaketa-orduen ehuneko bat ematen zien beste ikerketa-proiektu batzuei, lehiarako sarbide-deialdien bidez.[3]

Proiektuaren aurrekontu osoa, Galáctica izeneko zentroa barne, 34 milioi eurokoa da, eta Espainiako Gobernuak eta Aragoiko Gobernuak zati berdinetan partaidetutako Teruelgo Inbertsio Funtsak %70 finantzatzen du. Gainerakoa EEGF Funtsek, Rio de Janeiroko Behatoki Nazionalak eta São Pauloko Unibertsitateak eman dute (hauek proiektu honetan interes berezia baitute).

Teleskopioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Javalambreko Behatoki Astrofisikoak eremu osoan irudi-kalitatea duten ikuseremu handiko (FoV) bi teleskopio profesional ditu nagusiki: JST250 teleskopioa- Javalambre Survey Telescope izenekoa- 3 graduko ikuseremua duen 2,55 metroko étendue handiko teleskopioa, eta JAST80 teleskopioa- Javalambre Auxiliary Survey Telescope izenekoa- 2 graduko ikuseremua duen 80 zentimetroko teleskopioa. Bi teleskopioek formatu handiko CCDak dituzten azken belaunaldiko kamera panoramikoak dituzte, bai eta unibertsoaren kartografiatze bat egiteko bereziki diseinatutako iragazki optikoen multzo bakar bat ere, nazioarteko astrofisikan aurrekaririk ez duen espektro optikoaren maila osoan.[4]

2020an JPCam instalatu zuten, 1.200 milioi pixel baino gehiagoko kamera astronomikoa. 9 milioi euro baino gehiagoko inbertsioaren ondoren, unibertsoa kartografiatzea ahalbidetuko zuen. Munduko bigarren kamerarik handiena da Hawaiiko Pan-STARRS teleskopioarenaren atzetik.[5]

Behatokiko eraikin guztiak lurpeko bideen bidez konektatuta daude, eta, horiei esker, instalazio guztiak erabil daitezke Buitre Haitzeko meteorologia kontrakoa denean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]