Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Energia ilun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

NASAren grafiko honetan laburbildutako kalkuluen arabera, unibertsoaren energia edukieraren 70 % inguru energia iluna litzateke, bere egotea unibertsoaren hedapenean nabaritu daiteke, baina bere izatearen azken arrazoia ia guztiz ezezaguna zaigu.

Energia iluna, kosmologia fisikoan, espazioan dagoen energia mota bat da, Unibertsoaren hedapena areagotzen duen presioa eragiten du, grabitate indar aldarazle bat bilakatuz[1][2]. Energia ilunaren izatea, Unibertsoa hedapena azeleratu batean dagoela dirudiela baieztatzen duten behaketei azalpena emateko maiz erabiltzen den argudioa da. Kosmologiako eredu estandarrean, energia ilunak unibertsoaren masa-energia totalaren hiru laurden edo %73a osatzen du.

Energia ilunarekin lotutako gaien artean konstante kosmologikoa[3], unibertsoa modu homogeneoan betetzen duen dentsitate konstanteko energia, eremu-teoria kuantikoa, kintaesentzia, bere energia dentsitatea denboran eta espazioan alda daitezkeen eremu-dinamikoak. Izan ere, Espazioan konstanteak diren eremu-eskalarren ekarpenak ere normalki konstante kosmologikoaren barnean sartzen dira. Konstante kosmologikoa hutsaren energian sortu zela uste da[4]. Espazioarekin batera aldatzen diren eremu-eskalarrak zehaztea zaila da, aldaketak oso astiro eman baidaitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  «Cosmos Controversy: The Universe Is Expanding, but How Fast?», The New York Times, 2017-02-20, ISSN 0362-4331, https://www.nytimes.com/2017/02/20/science/hubble-constant-universe-expanding-speed.html. Noiz kontsultatua: 2018-05-31  .
  2.   Peebles, P. J. E.; Ratra, Bharat (2003-04-22), «The cosmological constant and dark energy», Reviews of Modern Physics (2): 559–606, doi:10.1103/RevModPhys.75.559, https://link.aps.org/doi/10.1103/RevModPhys.75.559. Noiz kontsultatua: 2018-05-31  .
  3. (Ingelesez)  Carroll, Sean M. (2001-02-07), «The Cosmological Constant», Living Reviews in Relativity (1), doi:10.12942/lrr-2001-1, ISSN 2367-3613, PMID 28179856, PMC PMC5256042, https://doi.org/10.12942/lrr-2001-1. Noiz kontsultatua: 2018-05-31  .
  4.   Kragh, Helge (2011-11-20), «Preludes to dark energy: Zero-point energy and vacuum speculations», arXiv:1111.4623 [physics], http://arxiv.org/abs/1111.4623. Noiz kontsultatua: 2018-05-31  .

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]