Javier Adarraga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adarraga
Izen osoa: Javier Adarraga Gorrotxategi
Jaiotza data: 1891
Jaioterria: Hernani ( Gipuzkoa)
Heriotza data: 1964
Heriotza herria: Logroño ( Errioxa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Ez
Postua:
Debutatze data: ?
Erretiratze data: ?

Javier Adarraga Gorrotxategi (Hernani, 1891ko abenduaren 3a - Logroño, 1964ko martxoaren 28a) euskal herritar pilotari eta ingeniaria izan zen[1].

Hernaniko familia kirolzale baten kidea izan zen: Luis txirrindularia, Juan Bautista, Bernardino eta José Luis atletak eta María saskibaloi jokalaria[2]. Logroñora joan zen eta hantxe Matilde Rezola ezkondu zuen. Bi platerako bizikleta asmatu zuen.

1924ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, palan urrezko domina lortuz, nahiz eta ordukoan pilota kirol erakusgarria besterik ez zen izan. 1939an Errioxako Pilota Federazioa sortu zuen, eta hainbat urtez presidente izan zen. 1945ean Espainiako Pilota Federazioak omenaldia eskaini zion. 1958an Logroñoko Udalak Kirol Merituko Domina eman zion, eta bestalde Logroñoko Adarraga pilotalekuak bere izena darama.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.