Javier Arzuaga
Javier Arzuaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 1928ko azaroaren 30a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Cumming, 2017ko otsailaren 26a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | fraidea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Javier Arzuaga Lasagabaster (Oñati, Gipuzkoa, Euskal Herria, 1928ko azaroaren 30a - Cumming, Georgia, Ameriketako Estatu Batuak, 2017ko otsailaren 26a) euskal fraide frantziskotar ohia zen.
1952ko martxoan apaiztu zen eta handik hilabetera Kubara bidali zuten.[1] 1952ko urrian Habana aldean finkatu zen. Lau urtez egon zen irakasle Santiago de las Vegasko frantziskotarren apaizgaitegian. 1956an Habanako Casablanca auzoko parroko izendatu zuten eta bertan eman zituen ondorengo hiru urteak.[1]
Kubako Iraultzan zehar, La Cabañako presondegira joaten zen presoei laguntzeko asmotan, baina komandante batistazaleak ez zuen sartzen uzten, bertan presorik ez zutela esanez. 1959ko urtarrilean, ordea, presondegia Che Guevara komandante iraultzailearen esku geratu zenean, Javier hango kapilau izendatu zuten. Kapilau egon zen denboran zehar, iraultzaileek fusilatu behar zituzten preso batistazaleak laguntzen aritu zen.[1]
1974an apaizgoa utzi zuen eta Stella Andinorekin ezkondu zen Puerto Ricon.
Bere azken urteak Atlanta aldean igaro zituen.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A la medianoche (2012)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «"Che justizia-egilea ezagutu nuen, edonor hiltzeko gauza zena"» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-03-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Javi Arzuagaren bloga