Tasio (marrazkilaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Etayo» orritik birbideratua)
Tasio (marrazkilaria)

Bizitza
JaiotzaSesma, 1954 (69/70 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmarrazkilaria
Enplegatzailea(k)Egin
Euskadi Información
Gara
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Tasio

Javier Etayo Larrainzar[1], Tasio ezizenarekin ezagunagoa (Sesma, Nafarroa, 1954[2]), nafar marrazkilaria eta binetagilea da. Irakasletza ikasketak egin bazituen ere umore grafikoan dabil lanean 1988z geroztik. Eginen aritu zen 1991tik eta egunkaria itxi zuten arte. Euskadi Informaciónen ere egin zuen lan. 2006tik aurrera Garan sinatzen ditu bere eguneroko binetak.

Hainbat marrazki bilduma argitaratu du, besteak beste: Tasio, la tira en un año (1999), Píldoras (2012) eta "Tasio 25 urte. EGINetik GARAra" (2016).

Sari ugari jaso du marrazkilari modura Tenerifen (Kanariak), La Habanan (Kuba) eta Gernikan (Bizkaia) eta banaka zein taldeka erakusketa askotan hartu du parte[3]. Horietariko azkena "Tirabirak/Tiras que aflojan[4]" izenekoa, 2016an zehar, euskal gatazka gai modura daukana.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena Etayo eta Larrainzar idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Etaio eta Larraintzar onartu ditu deitura horien grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. (Gaztelaniaz) La librería de la Estafeta (Noiz kontsultatua: 2016-4-26).
  3. .
  4. Tirabirak / Tiras que aflojam. (Noiz kontsultatua: 2016-04-28).